Edukira joan

Kabocha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kabocha (Cucurbita maxima)
Kabocha (Cucurbita maxima), erditik irekia

Kabocha (/kəˈboʊtʃə/; japonieratik: カボチャ, かぼちゃ edo 南瓜) neguko kuia mota bat da, Cucurbita maxima espeziearen barietate japoniarra. Kabocha kuia edo Japoniako kalabaza modura ere ezagutzen da Ipar Amerikan.[1] Japonian, "kabocha" izenak hiperonimo modura jokatzen du askotan, barietateari zein edozein kuia edo kalabazari erreferentzia egiteko erabiltzen baita.[2]

Era berean, zenbait kabocha-barietate ezagutzen dira, konposizio kimiko, morfologiko zein sentsorial ezberdinak agertzen dituztenak:[3] Ajihei, Ajihei No. 107, Ajihei No. 331, Ajihei No. 335, Cutie, Ebisu, Emiguri eta Miyako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «What is Kabocha Squash (Japanese Pumpkin)?» Cooking Light (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  2. (Japonieraz) «野菜図鑑「かぼちゃ」» web.archive.org 2016-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  3. (Ingelesez) Cumarasamy, R.; Corrigan, V.; Hurst, P.; Bendall, M.. (2002-09). «Cultivar differences in New Zealand “Kabocha” (buttercup squash, Cucurbita maxima)» New Zealand Journal of Crop and Horticultural Science 30 (3): 197–208.  doi:10.1080/01140671.2002.9514215. ISSN 0114-0671. (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).