Edukira joan

KV32

Koordenatuak: 25°44′18″N 32°36′02″E / 25.7383°N 32.6006°E / 25.7383; 32.6006
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV32
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′18″N 32°36′02″E / 25.7383°N 32.6006°E / 25.7383; 32.6006
Map
Arkitektura
Dimentsioak39,67 (luzera) m
Azalera106,3 m²

KV32 Erregeen Haraneko egipziar hilobi bat da, Nilo ibaitik gertu, gaur egungo Luxor hiri inguruan. Azken aurkikuntzek adierazten dutenez, hilobi honetan lurperatua izan zena Tiaa erregina izan zen, XVIII. dinastiakoa, Amenofis II.aren emaztea eta Tutmosis IV.aren ama zena.

KV32 hilobia, Erregeen Haraneko hegomendebaldeko uadiaren hegoaldeko adarrean dago. Erregeenak ez diren lurperaketetatik gertu dago, KV30, KV31, KV37 eta KV42 kasu. Toki honetatik gertuen lurperatuta dauden erregeak Tutmosis III.a KV34ean eta Siptah KV47an dira. Azken hilobi honen sarrera, nekropoliaren beste adar batean dagoen arren, bi hilobien ibilbideek, azkenean, hilobi kameren inguruan bat egiten dute. Ez ohiko gertaera hau, Erregeen Haranean beste bi alditan gertatzen da erregeen hilobiekin, eta honen arrazoia eraikitzaileen edo euren arkitektoen akats bat bakarrik izan daiteke, XIX. dinastiaren garaian, antzinagoko hilobietan zulo itsusiak ireki zituztenak.

KV32 hilobiaren oinplanoa ez da errege hilobi batenaren tamainara heltzen, baina noble baten hilobiarena baino handiagoa da, bertan lurperatuta dagoen pertsonaren berebiziko garrantzia adierazten duena. XVIII. dinastian ohikoak diren beste hilobietan bezala, tokiak, sarrerako eskailera bat du, honen ondoren maldan dihoan pasabide bat, gero beste eskailera bat, eta azkenik jeisten ari den korridore bat. Erregina batena denez, hilobiak ez du hil putzurik, faraoiek garai hartan erabiltzen zutena, eta zuzenean kriptara pasatzen da, zati batean bakarrik industua dagoena, eranskin txiki bat duena, non KV47arekin talka gertatu zen. Erregeen haraneko 32. hilobiak, errege batena ez denez, ez du apaindurarik, bertan lurperatuta dagoen pertsona nor zen jakitea ezinezko bihurtuz duela gutxi arte.

Hilobi hau aurkitu zuen Victor Loret izan zen 1898an, Service des Antiquitésak zuzendua, nor tokia pixkatxo bat garbitu, planoak egin eta hilobia datatzera bakarrik mugatu zen. Lehen une batean piztu zuen interes urriak (KV34 eta KV35 hilobien aurkikuntzak KV32aren presentzia bigarren plano batetara pasatzea eragin zuen), Tutmosis III.aren familiako norbaitena edo Rejimra chatyarena zela pentsarazi zuen, garai hartakoa, baina zalantza askorekin aurkituko zen zeozer gehiago.

2000. urterarte, MISR egitasmoarekin (Siptah-Ramses X.a Misioa), Basileako Unibertsitatearen aldetik, ez ziren berriz hasi beharrezko ziren hilobiaren garbitze lanak, azkenean, bertan lurperatuta zegoen pertsonaren izena aurkituz, sorpresa handiarekin, Erregeen Haranean hilobi propio bat izan zuten emakume urrietako bat. Ontzi kanopo kutxa baten hondakinek, Tiaa erreginaren nortasuna adierazi zuten, Amenofis II.a faraoiaren emazteetako bat, Amenofisen ondorengo izan zen Tutmosis IV.aren ama zena. Ez dago jakiterik KV32 hilobia lehenengokotik Tiaarentzat izan ote zen edo bere seme Tutmosis IV.a tronura igo zenean konpondu zen guztia. Edozein modutan, bertan lurperatua izan zen. Tiaaren momiari buruz ez dago ezer jakinik, baina, Erregeen Haranean lurperatua izan zenez, eta Tutmosis III.agandik gertu, honen momia salbatu delarik, posible da bere gorpua, ezkutalekuetako batean aurkitutakoetakoren bat izatea, eta oraindik identifikatu gabe daudenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]