KV30
KV30 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 42,06 () m |
Azalera | 105,12 m² |
KV30 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Ez dakigu zein izan zen hilobi honetan lurperatu beharreko pertsona, edo pertsonak. Izan ere, ez da nortasuna adieraz dezaketen izen edo apaindura arrastorik aurkitu. Hala eta guztiz ere, nahiko argi dago lurperaketa honen eraikuntza XVIII. dinastiakoa dela.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]KV30, Erregeen Haranaren hegoaldeko zatian dago, KV32 hilobiaren sarreratik 40 metrora bakarrik. Gertuago daude KV31 eta KV40 hilobien sarrerak, hurbilen duen errege hilobia, KV47a den bitartean, honen sarrera, KV30etik 90º baino gehiagora erloju orratzen kontrako norantzan dagoen arren.
Euren artean oso aparte dauden arren, hilobi honek antzekotasun asko du KV27arekin, bere oinplano bitxian, kamera bakarraren inguruan gela asko izanez, zein bere datazioan, Tutmosis IV.a edo Amenofis III.a faraoien erregealdi inguruan. Bi lurperaketa hauek, itxuraz, askoz handiagoak diren hilobi kolektiboen miniaturak dira, KV12a edo KV5 erraldoia kasu.
Hala ere, KV30a KV27tik ezberdintzen duena, bere oinplano ez erregularra eta bere zaindu gabeko itxura dira. Tokia ez dago bere osotasunean industua, hormak ez daude profilaturik, eta gelak, laukiluzeak ezik, edozer dira, KV27an ez bezala. Dena dela, KV30ak badu berritasun bat: Sarrera txikia eta erdiko kameraren artean, korridore bat du, pixkat okertua, ustezko ardatz zuzen batekiko. C kamerari erantsiak, gainera, lau gela daude: bi ezkerrean (Ca eta Cb), bat aurrean (Cc) eta bestea eskuman (Cd, zutabe batekin), tokian sartzen den bezala. Guztiak, gainontzeko hilobia bezala, apaindurarik gabekoak dira, eta bere egitura oso kaltetua izan da denboraren igaroan.
Indusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregeen Haraneko 30. zenbakiarekin katalogatutako hilobi honen lehen aipamena, 1817koa da, Giovanni Battista Belzonik aurkitu zuenean, Belmore kondearen zerbitzupean garai hartan (hortik Lord Belmoreen Hilobia bezala ezagutua izatea). Dirudienez, indusketa lanak egiten hasi ziren, baina, hilobiaren gaur egungo egoeragatik, gela batzuetako hondakinak gainetik kentzera bakarrik mugatu zirela dirudi. Belmore kondeak British Museumari emandako hilobia hemen aurkitua izan zela uste da, edo, beharbada, gertu dagoen KV31n, baina, zoritxarrez, ez dago datu fidagarririk, eta hala eta guztiz ere ez da ezagutzen hilobi honetan lurperatuta egon daitekeen pertsonaren nortasuna.
Belzoni bertatik igaro ondoren, ez da beste espediziorik pasa hondakin haiek gainetik kendu eta garbitzera, eta gaur egun oraindik ere, hilobiaren lehen zatia ia erabat ezinburutuzkoa dago, James Burton edo Victor Loret bertatik igaro izanak XIX. mendean zehar ez zuen interesik piztu, tokiko mapa fidagarri bakarrei izan ezik. Ez da aurkitu bertan lurperatua izan zen pertsonaren aipamen bakar bat ere, eta, beraz, geratzen den aukera bakarra, XVIII. dinastiako errege familiako zenbait pertsonek hilobi kolektibo bezala erabili ote zuten suposatzea da.