Justo Mokoroa
Justo Mokoroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1901eko maiatzaren 28a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1990eko azaroaren 7a (89 urte) |
Familia | |
Aita | Baleriano Mokoroa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Eskolapio |
Justo Maria Mokoroa Muxika, «Ibar» ezizenez, (Tolosa, Gipuzkoa, 1901eko maiatzaren 28a - Bilbo, Bizkaia, 1990eko azaroaren 7a) apaiza eta euskal idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baleriano Mokoroaren semea izan zen. Eskolapioetako erlijiosoa izan zen. Euskal-Esnalea, Zeruko Argia eta La Voz de Navarra aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera, hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Aire-sur-l'Adourera eta, gero, Txilera joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren antologia bat, Gure baratzeko loreak izenekoa, argitaratu zuen Txilen egiten zen Euzkadi aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan zen hiru urtez. 1925ean Arturo Campionen El último tamborilero de Erraondo (Erraondo´ko azken danbolinteroa) euskaratu zuen. Arantzazuko Biltzarraren ondoren, euskara batuaren auzia agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. De vida o muerte. Operación salvamento (1956) eta Lengua vasca de hoy y de mañana (1971) liburuetan agertu zituen bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena hil aurreko urtean argitaratu zen: Repertorio de locuciones del habla popular vasca: Ortik eta emendik (1990) izeneko esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera (1935)
- Batasunari buruz agurka eta beste batzuk aurka (1968)
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erraondo'ko Danbolinteroa; Arturo Kanpion (1958, Ellacuria)
Hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ortik eta emendik (1990, Labayru - Etor)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ortik eta Emendik, hiztegi bilagarri gisa.
- Justo Mokoroa, Literaturaren Zubitegian.
- (Gaztelaniaz) «Justo María Mocoroa Mujica», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.