Edukira joan

Jules Verne

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jules Verne

(1878)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Gabriel Verne
JaiotzaNantes1828ko otsailaren 8a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaNantes
Paris
Amiens
Maison de Jules Verne (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaAmiens1905eko martxoaren 24a (77 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de La Madeleine d'Amiens (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
AitaJean-Pierre Polnareff
AmaSophie Allotte de La Fuye
Ezkontidea(k)Honorine du Fraysne de Viane  (1857ko urtarrilaren 10a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Heziketalycée Saint-Stanislas (en) Itzuli
lycée Georges-Clemenceau (en) Itzuli
(1844 - 1846) : Erretorika, filosofia
Parisko Unibertsitatea
(1847 - 1848) : zuzenbide
Hizkuntzakfrantsesa
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, antzerkigilea, poeta, haur literaturaren idazlea, idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta esperantista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJames Fenimore Cooper, Edgar Allan Poe, George Sand, Daniel Defoe, Victor Hugo eta Walter Scott
KidetzaAcadémie des sciences, des lettres et des arts d'Amiens (en) Itzuli
Société de Géographie (en) Itzuli
Genero artistikoazientzia-fikzioa
antzerkia
abentura-nobela
fikzio espekulatiboa
olerkigintza
zientzia-dibulgazioko literatura
merveilleux scientifique (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0894523 Allocine: 36921 Rottentomatoes: celebrity/jules_verne Allmovie: p311510 TCM: 349950 Metacritic: person/jules-verne TV.com: people/jules-verne IBDB: 11208
Youtube: UCf-SAMXUtfIQOA3QFpgUrJA Spotify: 1yMmXbw2JoJ0aFzp9UHHBq Musicbrainz: c547fc86-22c6-4056-ae83-ba976f510ec5 Songkick: 78940 Discogs: 615181 IMSLP: Category:Verne,_Jules Find a Grave: 2165 Edit the value on Wikidata
The Lighthouse at the End of the End of the World Verneren literatur etapako eleberri onenetakotzat hartzen da.

Jules Verne (Nantes, Bretainia, Frantzia, 1828ko otsailaren 8aAmiens, Pikardia, Frantzia, 1905eko martxoaren 24a) frantsesezko idazlea izan zen. Zientzia-fikziozko nobelaren aitzindaritzat jotzen da[1] eta, XIX. mende erditik aurrera, abenturazko nobelaren ordezkaririk garrantzitsuena.[2] Frantziako idazlerik itzuliena izateaz gain, bere lanek egokitzapen ugari izan dituzte, eta, horren ondorioz, Verneren lanetan oinarrituta sortu dira komiki eta haurrentzako bertsio anitz, edo zine eta antzerkirako moldaketa ugari.[3] Vernek garaiko jakintza eta teoria zientifikoetan oinarrituta sortzen zituen bere fikzioak, eta, horri esker, berak deskribatutako asmakizun asko errealitate bihurtu dira.[1]

Hasierako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828ko otsailaren 8an, Nantes hirian jaio zen familia burges batean.[4] Aita abokatua zen eta ama Sophie, armadoreen familia bateko alaba. Bost anai-arreben artean zaharrena zen.[5] Biografia askotan jasotzen da hamaika urterekin Indiara zihoan itsasontzi batean ihes egin zuela, baina ez da egia. Gertaera hori Marguerite Allotte de la Fuÿe biografoak jaso zuen;[6] alta, ondorengo biografo Charles-Noël Martinek[7] agerian utzi zuen pasadizo hori ez zela inoiz gertatu, Allote de la Fuÿeren liburuan deskribatzen diren beste hainbat gertakari bezala.

Aitak, gizon autoritarioa eta zorrotza, semea jaio bezain pronto abokatua izango zela eta bere abokatu-langela jarauntsiko zuela erabaki zuen, eta bere horretan mantendu zen, nahiz eta Julesek, nerabezaroan, itsas bidaiekiko grina azaldu zuen.[5]  

Ikasketak Parisen eta ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Théâtre Historique, Paris, 1847

1847an, Parisera joan zen, zuzenbide-ikasketetako lehen azterketa egitera; dena den, ziur aski, beste asmo bat ere bazuen bidaia hartan, hain zuzen, bere lehengusina Carlolinengandik aldentzea. Izan ere, Verne maiteminduta zegoen neskarekin, baina azken hori, urte hartan bertan, gizon aberats batekin ezkondu eta idazle gaztearen etsipena sorrarazi zuen. Aditu batzuen ustez, misoginia antzematen da Verneren lanetan, eta Carolinerekin izan zuen desengainua arrazoietako bat izan liteke.[8] Parisen, bestalde, literaturaren inguruan zeukan interesa ahal izan zuen ase, liburu-dendetara eta antzokietara maiz joanez. Horretaz gain, literatur giroetan murgildu zen, eta Alexandre Dumas, aita eta semea, ezagutzeko aukera izan zuen. Harreman horiek bere antzerkiak mustea ahalbideratu zuen, Dumas aitak Théâtre Historique izeneko antzokia zuzentzen zuelako.[9]

1850ean, zuzenbideko ikasketak amaituta, aitak Nantesera itzul zedin eskatu zion, baina semeak aurre egin zion, literaturan lan egin nahi zuela esanez. Aita-semearen arteko eztabaidak hainbat gutunetan irakur daitezke.[9]

Vernek zientziaren aroaren literatura idatziko zuela erabaki zuen, eta Liburutegi Nazionalean pasatzen zuen denbora kimika, botanika, geologia, geografia, astronomia, etab. ikasten. Walter Scott edo Edgar Allan Poe idazleen fikzioa eta zientzia uztartu nahi zituen, eta nobela-genero berri bat sortu. Dirua irabazteko, antzerkiak eta operetak idatzi zituen, arrakasta eta kalitate gutxikoak asko.[1]

1856an, Honorine du Fraysne de Viane, bi alaba zeuzkan alarguna, ezagutu zuen; hurrengo urtean ezkondu ziren eta Parisen finkatu zuten beraien bizitokia. Garai hartan, burtsako aferetan hasi zen. Horretarako, aitari dirua eskatu zion, eta azken horrek, semearen asmoen kontra egon arren, amore eman zuen eta 500.000 libera eman zizkion. 1861ean, Jules Verneren seme bakarra jaio zen: Michel.[7]

Jules Hetzelekin elkartzea eta bidaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pierre-Jules Hetzel

1862an, Pierre-Jules Hetzel editorea ezagutu zuen. Idazleak Cinq semaines en ballon (Bost aste globoan) eskuizkribua aurkeztu zion, baita azkeneko hamar urteetan garatzen ari izan zen proiektua ere: zientzia nobelatzea. Hetzelek liburua argitaratu zuen hurrengo urtean, egundoko arrakastaz, idazlea eta editorearen arteko harreman oparoari hasiera emanez. Elkarrekin sei kontratu sinatu zituzten 1862 eta 1875 urte bitartean, eta akordio horien ondorioz, Vernek liburu ugari idazteko konpromisoa hartu zuen, urtero bi edo hiru, kontratu bakoitzaren arabera, eta Magazine d'éducation et de récréation aldizkarian kolaboratzeko. Bere lanek ospe handia eman zioten.[10] 1862an, Amiensen finkatzen du bere behin betiko bizitokia, bere emaztearen nahia betez.

Hurrengo urteetan lan eskerga egin zuen idazten, baina aukera izan zuen bidaiatzeko ere, umetako ametsa betez. Horrela, 1867an, Amerikara joan zen anaiarekin «Greant Eastern» itsasontzian; 1880an, itsas bidaia egin zuen Mediterraneoan zehar, Saint Michel III bere ontziaz (lehenago beste bi izan zituen: Saint Michel eta Saint Michel II); 1881ean, Ipar itsasoan eta Baltikoan barrena ibili zen; eta 1884an, Mediterraneoan berriz ere.[11]

Oinazeak eta politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduaroan, zorigaitzak jasan behar izan zituen. Seme Michelek buruhauste ugariak eman zizkion eta, beste neurrien artean, zentzategi batean sartu zuen denbora batez. 1886an, iloba Gastonek oinaze handia eragin zion: burutik nahastuta, pistola batez tiro egin zion, eta herren utzi zuen bizitza guztirako. Urte horietan, galera bereziki mingarriak jasan zituen, gertuko pertsona hauek hil baitzitzaizkion: Parisen bisitatzen zuen emakume bat (1885), Jules Hetzel (1886) eta ama (1887). Horregatik guztiagatik, tristuran murgildu zen, eta hortik aurrerako lanetan sentimendu hori islatu zen.[5]

Askoren harridurarako, 1888an, Amiens udaleko kontseilurako aurkeztu zuen bere burua, eta hautatua izan zen 1888, 1892, 1896 eta 1900 urteetan. Urte horietan, bere lanean nabarmendu zen, eta jardun horrek lagundu zion azkeneko urteetako malenkonia uxatzeko. Izan ere, gogorra zen Vernerentzat ikustea kritikak ez zuela bere lana aintzat hartzen.[5]

Verne senar-emazteak

1897an, Paul, anaiarik maiteena hil zitzaion. Horretaz gainera, bere osasuna nabarmen okertu zen. Bizitzan eramandako lan erritmoak, ziur aski, bere gaitzetan eragina izan zuen: urdailetako minez, zorabioez eta aurpegiko paralisiaz kexatu zen bere lan-bizitzan zehar. Zahartzaroan, diabetesak, apurka-apurka, ikusmena eta entzumena galarazi zizkion eta, horren ondorioz, irakurtzeari —haren zaletasun nagusiari— utzi behar izan zion. Verne gero eta bakarrago sentitu zen eta, idatzi arren, ez zuen aurreko erregulartasuna mantendu.

1905eko martxoaren 24an hil zen eta Amienseko La Madeleine hilerrian lurperatu zuten.

Verneren lan literarioen hastapenak antzerkian izan ziren. 1850ean, berak idatzitako Pailles rompues (lasto hautsiak) komedia Théâtre Historique antzokian estrenatu zen. Lan horrekin arrakasta izan zuela esan daiteke, eta idazleak pentsatu zuen antzerkian zuela etorkizuna. Hurrengo hamar urteetan 24 obra idatzi zituen (komediak, dramak eta operetak), bakarrik edo elkarlanean. Hala ere, horietatik zazpi bakarrik taularatu ziren. Aipatzekoa da ere, garai horretan, oraindik ezkutuan zegoen eleberrigilea antzeman daitekeela idatzi zituen artikulu eta errelatoetan, Les Musée de Familles aldizkarian argitaratu zirenak, hain zuzen ere.

Vernek, antzerkiarekin espero zituen emaitzak ez zituela lortzen ikusita, uko egin zion, eta beste ibilbide bati ekitea erabaki zuen. Momentu hartan, ezin zuen igarri idatziko zituen eleberrien antzerkirako moldaketekin lortuko zuela, urte batzuk beranduago, publikoaren arrakasta eta, horri esker, dirua. Izan ere, Munduari bira 80 egunetan (1872) eta Mikel Strogoff (1874-1875) lanak urte askotan taularatu ziren Chätelet antzokian.[5]

Azala Aventures du Capitaine Hatteras au pôle nord. Editions Hetzel. Voyages Extraordinaires

Baina eleberriak idazten hasi baino lehen, urte luzeak eman zituen ezagutza zientifikoak bereganatzen, zientziaren eleberria idaztea baitzen bere helburua. Asmo hori Jules Hetzel argitaratzaileari aurkeztu zion Vernek, baita bere lehenengo eleberria ere: Bost aste globoan (1863). Lan hori Les Voyages extraordinaires (bidaia harrigarriak) serieko estrainekoa izan zen, guztira 64 tituluz osatutako bilduma bilakatuko zena.[12]

Horien artean, hauek nabarmen daitezke:

Lurraren bihotzeraino (1864), kalitate literarioaren ikuspuntutik, Verneren onenetarikoa; Lurretik ilargira (1865), ospe izugarria eman ziona; Hogei mila legoako bidaia itsaspetik (1869), idazlearen aurrea hartzeko gaitasunaren adibide ezagunenetarikoa (urpekaria), baita bere pertsonaiarik ospetsuenetarikoa: Nemo kapitaina; Munduari bira 80 egunetan (1872), beste protagonista ezagun bat eman zuen eleberriak: Phileas Fogg; eta Uharte misteriotsua (1873-1875), Daniel Defoe idazlearen Robinson Crusoe eleberrian inspiratuta, eta aurreko beste bi lanen (Grant kapitainaren semeak eta Hogei mila legoako bidaia itsaspetik) triologiaren azkena. Aipatutako lan horietan guztietan, abentura, fantasia eta ezagutza zientifikoak uztartzen dira. Horregatik, Verneren obra sailkatzerakoan, abenturazko eta zientzia-fikziozko eleberriak idatzi zituela esan ohi da. Horien artean, esplorazio geografikoetan murgiltzen direnak daude, baita biziraupen eta ausardi gaiak lantzen dituztenak: Deux ans de vacances (1888), edo Un capitaine de quinze ans(1878). Baina horietaz gainera, beste motatako eleberri idazle gisa ere har daiteke Verne. Izan ere, historian kokatutako idatziak ere baditu (historikoak): Mikel Strogoff (1874-1875), edo misteriozko edo poliziakoak kontsidera daitezkeenak: Un drame en Livonie (1893).[13]

« Batek irudika dezakeen oro, beste batzuek errealitate bihur dezakete »
Jules Verne

Jules Verne 1905eko martxoaren 24an hil zen, baina bera hil ondoren idazleak bukatutako edo erdi idatzitako hainbat eleberri publikatu ziren. Horietako asko, bere seme Michelek birmoldatuta.

Berrogei bat dira Verneren antzezlan guztiak. Zerrenda osoa kontsultatu daiteke Centre International Jules Verne webguneko Le Théâtre et les livrets de Verne atalean.

  • 1850: Les Pailles rompues
  • 1861: Onze jours de siège
  • 1874: Le Tour du monde en quatre-vingts jours
  • 1880: Michel Strogoff

Euskarazko itzulpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Le Voyage dans la lune filmaren fotograma, 1902

Verneren lana ezaguna da, hein handi batean egokitzapenei esker. Milaka bertsio egin dira, besteen artean komikirako, zinerako eta antzerkirako. Komikirako egokitzapenak direla eta, nabarmendu daitezke 70ko hamarkadatik aurrera Editorial Bruguera argitaletxeko Joyas Literarias bilduman gazteleraz argitaratu zirenak, izan zuten arrakastarengatik.

Zinerako, 100 pelikula inguru egin dira Verneren liburuetan oinarrituta. Horietako lehenengoa Verne oraindik bizirik zegoela: Le Voyage dans la Lune, 1902, Georges Méliès zuzendari, gidoigile eta ekoizlearen filma.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Jules Verne, zientzia-fikzioaren aita - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  2. Aldekoa, Iñaki,. Literatura Unibertsala : Batxilergoa 1. ISBN 9788491090571. PMC 1080944474. (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  3. [1] González, Luis Daniel, 1955-. (2006). Bienvenidos a la fiesta : diccionario-guía de autores y obras de literatura infantil y juvenil. (2. ed. argitaraldia) CiE Dossat ISBN 8496437418. PMC 70768330. (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  4. «Jules Verne - Bizitza. Beste fikzio bat» julesverne.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  5. a b c d e Salabert, Miguel. (1995). [www.cervantesvirtual.com/obra/clij.../2dad55f4-aa7a-11e1-b1fb-00163ebf5e63.pdf Verne en familia. ] CLIJ, 8-22 or. ISBN 0214-4123..
  6. H., R. T.; Fuye, M. Allotte De La. (1929). «Jules Verne, sa Vie, son Oeuvre» Books Abroad 3 (3): 240.  doi:10.2307/40068903. ISSN 0006-7431. (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  7. a b Martin, Charles-Noël. (1978). La Vie et l'œuvre de Jules Verne. M. de L'Ormeraie.
  8. Carrero, Natalia. (2017). Jules Verne. Tomo I. Breve viaje al centro de la misoginia. Graphiclassic, 132-137 or. ISBN 978-84-697-6832-7..
  9. a b Castillo, Montserrat. (1995). Cronología de Jules Verne. CLIJ, 32-37 or. ISBN 0214-4123..
  10. «Viaje al centro del Verne desconocido - La bibliografía completa de Jules Verne - Los contratos Verne-Hetzel» jgverne.cmact.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
  11. «Jules Verne - Mikel Strogoff» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-18).
  12. «Les Voyages Extraordinaires» www.jules-verne.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  13. (Gaztelaniaz) Lacassin, Francis. Julio Verne y la novela policial | Julio Verne. (Noiz kontsultatua: 2019-08-26).
  14. «Iruzkinak Jules Verne» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 57 orr..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]