Jules Hoffmann
Itxura
Jules Alphonse Hoffmann (Echternach, 1941eko abuztuaren 2a) luxenburgotar-frantziar biologoa da. 2011ko Medikuntzako Nobel Sariaren erdia partikatu zuen Bruce Beutlerrekin batera sortzetiko immunitatearen aktibazioari buruz egindako aurkikuntzengatik. Beste erdia Ralph M. Steinman jaso zuen zelula dendritikoen aurkikuntzagatik.
Txikitan intsektuez interesatu zen eta kimika ikasketak egin zituen Estrasburgoko Unibertsitatean. Bruno Lemaîtrerekin batera, frutaren euliaren Toll motako geneen funtzioa aurkitu zuen jaiotzetiko immunitatean. Aurkikuntza horri esker, Nobel saria irabazi zuen 2011n.
CNRSko ikerketako zuzendaria eta administratzaileetako bat da eta Frantziako Zientzien Akademiako presidenteordea eta presidentea izan zen.