Jukka Nevalainen
Jukka Nevalainen | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kitee, 1978ko apirilaren 21a (46 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta bateria-jotzailea |
Kidetza | Nightwish Sethian (en) |
Izengoitia(k) | Jullius |
Genero artistikoa | symphonic metal (en) |
Musika instrumentua | bateria |
nightwish.com | |
Jukka Antero Julius Nevalainen (Kitee (Finlandia), 1978ko apirilaren 21a - ) Nightwish metal sinfoniko eta Sethian progressive metal finlandiar banden bateria da.
Biografia eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jukka Antero Julius Nevalainen Finlandian jaio zen, 1978ko apirilaren 21ean eta lehen urteak Kiteen eman zituen.
11 urte zituen musika eskolako irakaslearen aholkuei jarraituz bateria jotzen hasi zenean. Ez zuen praktikatzeko lekurik eta etxean egin beharra tokatu zitzaion.
Lehen banda The Highway izan zen, baina ez zen 15 edo 16 urte arte banda serio bati atxikiko. Taldeak entseguetarako lekua zuen, astean pare bat egunetan besterik ezin zuten jo. Geroxeago, Emppu Vuorinenekin hasi zen eta leku egonkor bat izan zuten praktikatzeko.
17 urterako, Tuomas Holopainen konpositore eta teklistak Emppu kontratatu zuen. Tuomasek gero Nightwish izango zen musika akustikoko banda bat egin nahi zuen eta bateria baten beharrean zen. Emppuk Jukka hartzea proposatu zuen. Lehen urteak pasa eta gero, Jukkak bateria berri eta profesionala lortu zuen. Wishmaster albumerako erabiliko zuen, 2005eko Once mundu bira bukatu bitartean.
Nightwish taldearen jarraitzaileek ondo ezagutzen dute burutik kentzen ez duen zapia.
Sethian bandan ere aritzen da, baina honen kideek beste banda batzuetan banatuta daude eta ez du momentuan aktibitate handirik.
Barazkijalea da eta bere emaztea den Satu, alaba Luna (2003), Niki semea (2005) eta Lara alabarekin (2010) batera bizi da.