Juan Perotxegi
Juan Perotxegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ainhoa, XVIII. mendea |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | XVIII. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ofizierra |
Juan Perotxegi (gaztelaniaz: Juan de Perocheguy) euskal idazlea eta euskal apologista izan zen. Bere biografiari buruz oso datu gutxi ezagutzen dira. Batzuen ustez Ainhoan (Lapurdin) jaio zen[1] baina beste ikerlarien ustetan Garestarra (Nafarroa Garaia) zen.[2] Ogibidez militarra zen. Artilleria lotinanta eta Nafarroako Erresumaren komandantea izan zen. Ideologikoki tubalismoaren jarraitzailea zen, hau da, euskara Euskal Herrira Noeren bilobak ekarri zuela defendatu zuen.
Izenburu osoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere liburu nagusiaren izenburu osoak euskaratuta bere ideien inguruko informazio handia ematen du: Euskararen eta Kantabriako nobleziaren Jatorri eta Antzinatasuna. Don Juan de Perocheguy kapitaina, eta Espainiako artilleriako komisario arruntak argitaratua
Zeinetan erakusten den, aipatutako hizkuntza Munduan mintzatu den lehena izan dela, eta Tubalek berak Espainiara 1800 urte Sorkuntzaren ondotik(1) ekarri zuen bera, Monarkia hau jendeztatzeko nola eta nondik sartu zen berezitasunarekin, eta berdin, nola Agotak Baztango ibarrean sartu ziren, baita Euskaldunen herrian, 506. urtean. Beste bitxikeria batzuekin jatorriz hizkuntza horretarakoek jakin behar lituzketenak.
Zeini gehitu zaizkion bi parte Borboi etxe augustisimoaren jatorri eta etorkia erakusten dutena.
Don Juan de Ydiaquez de Salazar, Espainiako Handi, eta abar jaun beraldikoari dedikatua.[3]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1731n Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria obraren lehen edizioa argitaratzen du Bartzelonan. Obra honek arrakasta handia izan zuen.
- 1738an berrargitalpen zuzendua egiten du.
- 1752an Reflexiones curiosas y notables sobre la ciencia y valor para la guerra.
- 1760an Origen de la nacion bascongada, y de su lengua argitaratzen du, testu beraren hirugarren bertsio bat, bigarrena baino pixka bat laburragoa.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Origen y antigüedad de la lengua bascongada liburuaren 1738ko edizioaren faksimil osoa.
- Joxemiel Bidadorren artikulua Nafarkarian, 1999ko maiatzean.
- (Gaztelaniaz):Juan Perotxegi Auñamendi Entziklopedian.