Juan Manuel Basurko
Juan Manuel Basurko | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Mutriku, 1944ko urtarrilaren 22a | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 2014ko martxoaren 20a (70 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta apaiz katolikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Juan Manuel Basurko Ulazia (Mutriku, 1944ko urtarrilaren 22a - Donostia, 2014ko martxoaren 20a)[1] futbolari eta apaiz katolikoa izan zen.[2]
Bere futbol ibilbidea apala izan arren, Ekuadorren oso ezaguna bihurtu zen: apaiza zela, Barcelona Sporting Club taldearen historiako pasarte oso famatuaren protagonista izan baitzen: La Hazaña de La Plata izenez ezagutzen dena.[3]
Apaiz futbolzalea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basurko Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen. Herrian futbolean hasi zen, eta onenetakoen artean zegoen apaiz sartzea erabaki zuenean. Seminarioko ikasketetan zehar Mutriku Futbol Taldean aritu zen, Espainiako futbol ligako hirugarren mailan jokatuz (artean ez zen 2.B mailarik). 1969an Generalisimo Kopa jokatzera ailegatu ziren,[4] eta Basurkok Donostiako Errealetik taldean sartzeko eskaintza jaso zuen, baina ikasketak amaitutakoan apaiz bihurtu zenean, Latinoamerikara misiolari joatea erabaki zuen; bost urte egingo zituen han.[5]
Bere lehen lana apaiz gisa San Camilo de Quevedo parrokian izan zen, Ekuadorko Los Ríos probintzian; San Cristóbal elizaren kargu hartu zuen 1969an. 25 urte zituen, eta herritarrek ez zuten espero gazte lirain eta atletiko hura; esaten denez, eguneroko mezatako bezeroak asko ugaritu ziren, batez ere emakumeak. Ez hori bakarrik: igandeetako mezaren ostean, herriko San Camilo Kirol Klubean aurrelaria falta zenean, bera jokatzen hasi zen. Eskualdean laster zabaldu zen euskal apaiz gazte bat futbolean aritzen zela, eta aurrelari ona zela gainera.[5] San Camilo Futbol Taldea sortu zuten, eta jokalariek kolore zuri-urdina hartu zuten, Mutrikutik bidalitako ekipamenduarena.[6] Horrela, 1970ean, Portoviejoko Unibertsitateko taldean fitxatu zuten, eta Ekuadorko futbol ligan hasi zen, profesionalekin. Basurkok elizari baimena eskatu behar izan zion futbolari eta parrokiako lana bateratu ahal izateko, bigarrenari beti lehentasuna emateko baldintzarekin. Futbol zelaia autoz hiru ordutara zegoenez, bere lagun batek abionetaz eraman eta ekartzen zuen egun berean.[6] Portoviejo taldean izan zuen ibilbide onaren eraginez, Ekuadorko futbol talde ospetsuenen arreta piztu zuen, 1971. urtean, Guayaquileko Barcelona Sporting Club diruz larri zegoen eta fitxaje onak prezio merkean behar zituen: Helburua Alberto Spencer aurrelari ospetsuari lagunduko zion jokalari bat aurkitzea zen. Galo Roggeiro klubaren lehendakariak kontatzen zuenez, bere bulegoan negoziaziorako hartu zuenean, Basurko sotanaz jantzita agertu zen eta fitxaren dirua behartsuentzat izan behar zela eskatzen zuen;[4] inpresioak astebete iraun zion. Azkenean tratua sinatu zuten, baina Otto Vieira tekniko brasildarrari ez zitzaion batere gustatu: "Pedí un delantero centro, no un cura".[7] Hasiera ez zen ona izan: eserlekuan egoten zen, jokatu barik, eta Basurkok alde egingo zuela iragarri zuen, ez baitzuen atsegin goiz eta arratsaldez entrenatu beharra; ez joateko eskatu zioten, eta Emelec taldearen aurrez aurrekoan jokatzera irten zen: gol bat sartu zuen, eta aurrerantzean beti atera zuten.[5] Guayaquilera bizitzera joateak apaiz lanak alboratu beharra ekarri zion Basurkori; halere, irabaziak bere parrokiako haur behartsuei ematen jarraitu zuen.[8]
La Platako balentria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971ko apirilaren 29an Barcelona taldeak Libertadores Kopa jokatu zuen Estudiantes de La Plata taldearen kontra -artean munduko onena-.[9] Basurko printzipioz ez zen joatekoa, egun horretan katekesia ematea tokatzen baizitzaion, baina azkenean konbentzitu zuten.[10] Bi aste lehenago ere elkarrekin jokatuak ziren, argentinarrek aise irabazi zutelarik; horregatik denek emaitzaren errepikapena espero zuten.[6] Aurreikuspen guztien kontra Barcelonak -klub apal batek- irabazi zuen, Basurkok sartutako golari esker. Ekuadorrentzat hau garaipen historikoa izan zen, eta izen propioa ematen diote (Hazaña de la Plata); Basurkok ere ezizena irabazi zuen (El Padre de los Botines Benditos).[11]
Gorenean, futbola laga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halere, Basurkok zortzi partidu baino ez zituen jokatu Barcelonarekin;[12] denboraldia amaitu aurretik Portoviejo taldera itzuli zen, San Cristobal parrokiako lanarekin jarraitu ahal izateko. Bere balentriak sekulan baino jende gehiago erakarri zuen bere mezetara, baina urte amaieran futbola uztea erabaki zuen, apaiz lanetan zentratzeko.[13]
Euskal Herrira itzultzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Franco hil ostean,[6] Basurko Euskal Herrira itzuli zen eta apaizgoa utzi zuen, Elizaren zenbait jokabiderekin zapuztuta. Futbol amateurrean jarraitu zuen,[5] Rosa Pérez de Arenazarekin ezkondu zen,[14] seme bi izan zituen -Izaro[15] eta Adur-[12] eta urteetan Donostian eta Hondarribian filosofia irakasten jardun zuen. Garai honetan, besteak beste, Unai Emeryren irakaslea izan zen 1983an[14], eta Milan Kunderaren "Kultura eta Izaera Nazionala" artikulua itzuli zuen (1987an, jatorrizko artikulua 1968an idatzitakoa zen).[16] Lan horretan aritu zen erretiroa hartu arte. Donostian hil zen, 2014ko martxoaren 20an.[17][18]
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ean Ecuadorretik gonbidapena jaso zuen, Hazaña de la Plataren 25 urteurrenean parte hartzeko.[17][18] Aste bi inguru eman zituen bertan, hitzaldiak, ospakizunak eta bestelako oroimen ekitaldietan parte hartuz. Ecuadorren zuen ospe handiaren erakusgarri, bertatik Euskal Herrira etorritako ekuadortarrek ere bilatzen zuten, hura ezagutzeko eta agurtzeko gogoz.[19]
Hil eta gero ere, prentsan eta komunikabideetan, tarteka Basurko gogoratzen duten saio eta artikuluak argitaratzen dira.[19]
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]club | country | Urte |
---|---|---|
Mutriku FT | Espainiako link=|border | |
San Camilo kiroldegia | Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU | 1969 |
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga | Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU | 1970 |
Bartzelonako Sporting Kluba | Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU | 1971 |
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga | Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU | 1971 |
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa Nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]izenburua | club | country | Urte |
---|---|---|---|
Txapelketa Nazionala | link= Bartzelona | Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU | 1971 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Falleció el padre Juan Manuel Bazurko, ídolo de Barcelona» El Universo 2014-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ «Bazurko Ulacia, Juan Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ Jorge1494. «Barcelona Sporting Club: Hazañas» Barcelona Sporting Club (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ a b Txantiloi:Es-CR El botín bendito del padre Bazurko | Salmon Palangana. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Matías, Borja de. «Benditos botines, bendito gol: un cura vasco, mito del fútbol en Ecuador» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «La noche que el Padre Basurko tocó el cielo» Mundo Deportivo 2021-04-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-06). «¿El primer vasco en jugar la Copa Libertadores?» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- ↑ «1971. Juan Manuel Bazurko, sacerdote y futbolista, autor de un gol inolvidable. El padre Bazurko, dando misa en la parroquia de San Camilo. | CONMEBOL» www.conmebol.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juan Manuel Bazurko y su gol con el “Botín Bendito” en La Plata» El Universo 2014-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bazurco, el cura de los botines benditos» La Medialuna 2010-03-28 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) cartasesfericas. (2011-11-15). «Bazurko, la leyenda de Botines benditos» Cartas Esféricas (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) BKB, Borja. (2014-03-23). «Juan Manuel Basurko, el padre de los botines benditos.» Memorias del Fútbol Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2014-03-28). «Juan Manuel Bazurco, cura, futbolista y filósofo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-06-06). «La leyenda de «los botines benditos» de un mutrikuarra en Ecuador» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2021). "Zientzia ez da neutrala: norbaitek egiten du, norbaitentzako". https://aldizkaria.elhuyar.eus/.
- ↑ Iztueta, Cira Crespo eta Ibai. (2023-07-20). «Milan Kundera hil dela eta» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) BARRAZA, Jorge. (2008-06-06). «Los botines benditos del padre Bazurko» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Mario Canessa: Juan Manuel Bazurko, el cura de los botines benditos» El Universo 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2019-03-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El cura que marcó goles y época en Guayaquil» RTVE.es 2021-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).