Edukira joan

Juan Kruz de la Fuente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Kruz de la Fuente
Bizitza
JaiotzaDurango1760ko azaroaren 25ean bataiatua
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1831ko otsailaren 15a (70 urte) (70/71 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, dantzaria, bertsolaria, txistularia eta zilargina
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Durangoko platerua

Literaturaren Zubitegia: 723

Juan Kruz de la Fuente edota Juan Kurutz de la Fuente (Durango, Bizkaia, 1760ko azaroaren 25ean bataiatua - ib., 1831ko otsailaren 15a[1]) Durangoko plateruetako bat, euskal idazlea zen.

Zilargina ("platerua") izan zen Durangon bere aitaren eta beste bi anaiaren antzera. Juan Kurutz kopla-ontzaillea zen, eta bertso alai mordoa oratu zuen. Anton Truebak Euskal-Erria aldizkarian idatzi zuen horretaz, baita Iruñeko Revista Euskara aldizkaria ere eman zen horren berri.[2]

Truebak Donostiako aldizkari horretan Juan Kurutzen (Durangoko plateruen) bertsoen hamahiru izenburu aipatu zituen (esku artean eduki zituen esku-idatzi batzuetatik hartuta, noski), hauek dira: 1) Causino; 2) De las moscas; 3) Acacusua; 4) Duña criada da sensañac; 5) Viaje a Arratia; 6) Marineros; 7) Arre pocho; 8) Asuntos de caseros; 9) De los chisperos; 10) Monzona; 11) Reloj de Dima; 12) Aita Palacios, eta 13) Gaboneco cantac. Gabon-kantok behin baino sarriago argitara ekarriak dira. «Revista Euskara»-k, ostera, hauek behintzat argitaratu zituen: 1) Arre pocho; 2) Eulijac; 3) Dimaco fiestac; 4) Aita Palacios, eta 5) Zagarra.[2]

Olerkiok «por los Plateros de Durango» daramate firmatzat; baina biribiltzen zituena Juan Kurutz zen, eta hauei doinua jartzen ziena Antonio de la Fuente anaia mina zen.[2]

Goizero, 11:30etatik 12:00etara, Juan Kruzek txistua jotzeko ohitura zuen haien etxebizitzako balkoian, Barrenkaleko seigarrenean.[1] 1796an eta 1817an diruzain-sindikoa izan zen Durangoko Udalean.[3]

« [...]

Jakintsu ilustreak
bat datoz gurekin,
trikitrilari eta
dantzazaleekin.

Juan Kurutz de la Fuente,
eta Antoniogaz
batzartuko gara gaur
musika tresnekaz.

Ez diamante ez perla
ez urre gorririk;
alegrantzia baino
ez dago hoberik.

[...]

»

Joseba Sarrionandia. Alegrantziaren Aldeko Konjura. Gosariak


Hator hator gabon kantaren egile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hator hator gabon kanta ezagunaren lehenengo sortzaileak izan ziren Anton eta Juan Kruz De la Fuente anaiak.[4]

Abestiaren jatorria konplexua da. Anton eta Juan Kruz de la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar horiek –dantzari eta bertsolariak biak, Juan Kruz txistulari ere bai– abesti mordoska sortu zuten.[4]

Herriaren memorian iraun zuen ehun urtez, eta Bartolome Ertzilla musikari durangarrak partituran jarri zuen gero. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otxandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion.[5] Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahots eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu (Cantos populares vascos 3.ª serie"). Azken egokitzapen honen bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean.[4]

Jesus Guridi (1886-1961) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da. Guridik zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari landu zituen, sinfoniatik (Diez melodias vascas, 1941) hasi eta zarzuelara (El caserío, 1926), operatik (Mirentxu, 1910) edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, horrela organista izan zen eta Euskal Herriko abesti herrikoien sortu (Hator hator) eta moldatu zituen (Euskal folkloreko XXII abesti, 1932, Boga boga esaterako). Musikari-belaunaldi emankor baten barruan bizi izan zen Guridi: Usanditzaga eta Aita Donostia garai haietakoak ziren eta harremana izan zuten. haien artean.[4]

  • Durangoko plateruak (1984, Gerediaga)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Anttonmari Aldekoa-Otalora: Durangoko plateruak
  2. a b c Onaindia, Santi. (1973). «Euskal literatura II» zubitegia.armiarma.eus (Etor) (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  3. Uriarte, Jose Mari. (2016). «De la Fuente anaiak, zilargin maisuak» Astola. Ikerketa eta historia (Durango) 10: 156-157..
  4. a b c d Ansorena, Jose Ignazio. (2012-02-05). «Hator, mutil, etxera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  5. Bilketa. (2016-12-13). «Hator, hator mutil etxera, 1918» Bilketa (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]