Edukira joan

Joxe Felipe Auzmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Felipe Auzmendi

Bizitza
JaiotzaBeasain, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, itzultzailea eta bikoizlea

Joxe Felipe Auzmendi Lizarralde (Beasain, Gipuzkoa, 1965) telebista-aurkezlea da.

1983an, itzulpen, ekoizpen eta bikoizketa lanak egiten hasi zen. Horrez gain, publizitatean eta hainbat irratsaiotan ere aritu zen telebistan lanean hasi aurretik. Hainbat saio eta ekitaldi aurkeztu ditu Joxe Felipe Auzmendik Euskal Telebistan, hala nola Zaleon Tourra eta N.Y. 48 Ordu dokumentalak. Halaber, Izar Bila, Txandaka, Bila Dabilena, Gezurra Nagusi, 22ra, Jaiak, Telletxea’s Txou, Hori da Arrazoia, Erletxea eta Cosas de Dos saioetan aritu da.

Bikoizketa aktore gisa ere ibilia da, eta Dragoi Bola serieko Freezer pertsonaiarena da haren rolik ezagunenetariko bat.

Egun, Saski Baskonia saskibaloi taldearen speaker lanetan dabil, taldearen etxeko partidetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joxe Felipe Auzmendi Aldatu lotura Wikidatan