Joseph Henry
Itxura
Joseph Henry | |||
---|---|---|---|
1846 - 1878 - Spencer Fullerton Baird (mul) ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Albany, 1797ko abenduaren 17a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Washington, 1878ko maiatzaren 13a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Oak Hill Cemetery (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | The Albany Academy (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, meteorologoa eta arte-historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Smithsonian Institution | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Linzeen Akademia American Antiquarian Society (en) Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Presbyterian Church (en) | ||
Joseph Henry (Albany, 1797 – Washington, 1878) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan, erlojugile izateko ikasketak hasi zituen, baina berehala ekin zion zientziak ikasteari. Irakasle izan zen Albanyko eta Princetongo Unibertsitateetan. Elektromagnetismoari buruz oso lan garrantzitsuak egin zituen, elektroimana hobetu zuen, eta milia bateko luzera zuen telegrafo-linea bat eraiki zuen. Hala ere, autoindukzioa aurkitu zuelako du fama eta ospea. Nazioarteko sisteman, induktantzia-unitateak haren izena du: henry (H). Gasak isurkaritan disolbatzeari buruzko legea aurkitu zuen: Henryren legea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.