Joselu Anayak
Itxura
Joselu Anayak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Araia, Asparrena (Araba) |
Musika mota | folk, rock |
Urteak | 1977 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elkar |
Taldekideak | |
Joselu Ruiz de Gordoa Javier Ruiz de Gordoa Andoni Ruiz de Gordoa Félix Ruiz de Gordoa Jesús Ruiz de Gordoa |
Joselu Anayak 1977 urtean Araian sorturiko folk-rock talde ezaguna da. Euskal Herriko berbenetan jo izan dute baina diska ugari ere plazaratu dute.[1]
Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek sortu zuten taldea. Hasiera batean berbenetan aritzeko asmoa zuten baina kanta propioak egiten hasi ziren eta 1989an lehen diska plazaratu zuten, Araiatik Jaliskora. 1991 urtean bigarrena etorri zen, Ondo ibili eta hurrengo urteetan berriak kaleratu zituzten, 2000an Ibili hadi egin arte.[2]
Hamazazpi urteko hutsunearen ondoren 2017an, Beti eta Betiko plazaratu zuten, taldearen 40. urteurrena ospatzeko. Ez diote ordea kontzertuak emateri utzi denbora guzti honetan eta gogotsu azaldu dira etorkizunerako ere.[3]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesús Ruiz de Gordoa: piano eta gitarra jotzailea, baita taldeko kamioaren gidaria; Araian jaioa.
- Félix Ruiz de Gordoa: bateria jolea. Araian jaioa.
- Andoni Ruiz de Gordoa: baxu jolea eta tronboi jolea.
- Javier Ruiz de Gordoa: teklatu jolea eta trikitrilaria.
- Joselu Ruiz de Gordoa: musikaria eta konpositorea, talde honen burua da; gitarralaria, tronpetalaria, trikitrilaria, piano jolea, eta ahotsa.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Araiatik Jaliskora (1989, Elkar)
- Ondo ibili (1991, Elkar)
- Pausorik pauso (1992, Elkar)
- Laugarren dantza (1993, Elkar)
- Hator hi ere (1995, Elkar)
- Gau jaiak (1996, Elkar)
- Ibili hadi (2000, Elkar)[4]
- Beti eta Betiko (2017, Elkar)[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) EiTB. Los hermanos Ruiz de Gordoa de Araia, Joselu Anayak| Radio Vitoria|El Mirador | EITB Audios. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
- ↑ «Elkar Argitaletxea» www.elkarargitaletxea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Joselu Anayak: “No tenemos intención de parar, este disco no es ninguna despedida”. Noticias de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
- ↑ «Ibili Hadi. Joselu Anayak. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-23).
- ↑ Joselu Anayak-ek zortzigarren diskoa plazaratu dau, 'Beti eta betiko'. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).