Josefa Barba-Gosé Flexner
Josefa Barba-Gosé Flexner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1904ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Filadelfia, 2000ko ekainaren 25a (96 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louis B. Flexner (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | neurozientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Kidetza | Real Sociedad Española de Física y Química (en) |
Josefa Barba Gosé, ezaguna Pepita Barba edo Josefa B. Flexner izenekin, (Bartzelona, 1903[1] edo 1904 – Filadelfia, 2000ko ekainaren 25a) zientzialaria izan zen. 1937an Gerra Zibilaren ondorioz, atzerrira, Estatu Batuetara bizitzera joan zen eta bertoko gizartean integratu zen.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia ospetsu batean jaio zen, bi karrera ikasiz: Farmazia eta Zuzenbidea. Lehena bokazio zientifikoagatik egin zuen, eta bigarrena, Eduardo nebarekin zeukan erronka pertsonalarengatik. Farmazia ikasketetan gehien gustatu zitzaiona laborategian ikerketa egitea izan zen. 1926an, Josefak hogeita bi urte zituenean, Madrilera joatea eta bertan bizitzea erabaki zuen, ospetsua zen Andereñoen Egoitzan, edo Residencia de Señoritas izenekoan. Toki horretan kimika aurreraturako prestatuta zegoen laborategi bat topatu zuen, bere lehenengo zuzendaria izan zenak, Estatu Batuetako Mary Louise Fosterbiokimikariak sortua eta prestatua 1920 urtean[3]
1927an, Bartzelonara itzuli zen, eta Bartzelonako Fisiologia Institutuan sartu zen lanean, Augusto Pi Suñer eta Jesús María Bellido y Golferichsekin. Han, Santiago Ramón y Cajal buru zuen Ikasketa eta Ikerketa Zientifikoen Hedapenerako Batzordearen (JAE) bitartez, Erresuma Batuan ikasten jarraitu ahal izateko beka bat eskatu zuen. Britainia Handiko Royal Pharmaceutical Society-n lortu zuen 1928ko abendutik 1929ko abuztura bitartean.
Ingalaterratik itzuli eta doktore-tesia Madrilen aurkeztu ondoren, 1929 urtean, Fisika eta Kimikako Espainiako Elkarte errealean sartu zen bazkide gisa. 1930eko hamarkadan hasita, beste beka bat eskatu zuen bere ikasketak zabaltzeko, Rafael Patxot y Jubert mezenasak sortutako erakunde filantropikoan, bere hildako alabaren izena zeramanean (Maria Patxot y Rabell). Laguntza ekonomiko horri esker, Estatu Batuetara joan zen, Johns Hopkins Unibertsitateko Baltimoreko Medikuntza Eskolan bere ezagutzak zabaltzera, hain zuzen ere.
1937ko uztailean, Kataluniako eskola biologikoa deiturikoaren promesa gazte bat izan ondoren, Barba-Gosék, Gerra Zibiletik ihesi, Pirinioak ezkutuan zeharkatu zituen Le Perthuseko muga-pasabidetik, non Louis B. Flexner neurofisiologo estatubatuarrarekin (1902-1996) topo egin zuen, eta harekin ezkondu zen. Elkarrekin Estatu Batuetara joan ziren, eta han, beste izen batekin, bizitza pertsonal eta zientifiko berri bati ekin zioten. Han Johns Hopkins Unibertsitatean hasi zen lanean, bere senarrarekin batera, bere abizena hartuz, eta karrera zientifiko emankorra garatu zuen.
Neurofisiologiaren arloko lorpen zientifiko asko 1951ra arte ez ziren iritsi, orduan Filadelfiara joan baitziren Pennsylvaniako Unibertsitatean lan egitera. Bi urte geroago, Louis Flexnerrek zuzendu zuen Zientzia Neurologikoen Institutu ospetsua sortu zuten. Berrogeita hemeretzi urte elkarrekin ikertu ondoren, Louis Flexner 1996ko apirilean hil zen, eta Barba-Gosé lau urte geroago, 2000. urtean, laurogeita hamazazpi urte zituela. Bere bizitzari buruzko historia ia oharkabean igaro zen XX. mende osoan zehar. XXI. mendeko lehen hamarkadaren amaierara arte ez zen Pepita Barbaren izena Nuria Pi Suñerren, August Pi Suñerren ilobaren, memoria-liburuan aipatu arte, zeinek Barba-Gosé gidatu zuen Bartzelonako Fisiologia Institutuan egon zen urteetan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martínez Vidal, Àlvar; Barrachina, Empar Pons. (2015). «El personatge: dues vides, un objectiu» Treballs de la Societat Catalana de Biologia (Núm. 66): 80-81. ISSN 2013-9802..
- ↑ Barba Gosé, Josefa (1903-2000). .
- ↑ López, Alfred. (31-07-2017). «J.B. Flexner era Pepita Barba: las dos vidas de la gran científica catalana. La Guerra Civil truncó su prometedora carrera, que culminó en EEUU como pionera de la neurociencia bajo una nueva identidad» El Español.
- ↑ (Gaztelaniaz) Portolés, Carmen Magallón. (1998). Pioneras españolas en las ciencias: las mujeres del Instituto Nacional de Física y Química. Editorial CSIC - CSIC Press ISBN 978-84-00-07773-0. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).