Joseba Ezkurdia Galarraga, pilota arloan Ezkurdia deituraz ezaguna (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1991koapirilaren 22a), esku huskako pilotari profesionala da, aurrelaria, Aspe enpresakoa. 1,91 metro luze da, eta 93 kilo pisatzen du.[1] Hiru aldiz irabazi du Lau eta Erdiko txapelketa (2018, 2019, 2022), eta bitan Binakakoa (2018, 2020).
Amateurren mailan 2010eko irailetik 2011ko abendura bitartean jokatutako hamalau txapelketetatik hamabi irabazi eta gero,[2]Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan jokatu zuen profesionaletako estreinako partida, 2011ko abenduaren 28an. Pilotari ikusgarria eta gai handikoa da; bereziki nabarmenak dira haren eskuin bolea bortitza, pilotari ematen dion abiadura bizia eta aurkarien pilotakada zailak defendatzeko gaitasun handia.[3][4]