Edukira joan

Joseba Alvarez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Alvarez

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Alvarez Forcada
JaiotzaDonostia1959ko ekainaren 10a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Luis Alvarez Enparantza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Batasuna

Twitter: JosebaAlvarez Edit the value on Wikidata

Joseba Alvarez Forcada (Donostia, 1959ko ekainaren 10a - ) politikari euskalduna da, Batasuna-ko kide ohia.

1987tik 1998ra Herri Batasuneko zinegotzi aritu zen, Donostiako Udalean. 1999an, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izateagatik espetxeratu zuten. 2001etik 2005era bitartean, Euskal Herritarroken parlamentari izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta, ondoren, legez kanpo zegoen Batasuneko Mahai Nazionalaren buruzagietako bat, 2007an berriz espetxeratu arte.

Josebaren aita da Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", idazle, politikari eta euskal abertzaletasunean eragin handiko teorialaria.

Joseba Alvarezek irakasle ikasketak eta soziolinguistikakoak egin zituen, ezkondua dago, eta seme eta alaba bana du.

Donostiako Udaleko euskara zerbitzuko euskara teknikaria da.

Bizitza politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Alvarez Batasuneko kidea da.

1979tik 1983 arte EHE taldeko arduraduna eta EKBko kidea izan zen. 1986an Herri Batasuneko kide bihurtu zen. 1994ean Mahai Nazionalerako hautatua izan zen, Herri Batasuneko Euskara Arloko arduraduna izateko. 1998an Mahai Nazional kide izateagatik lehen aldiz espetxeratu zuten. 2000an berriz Mahai Nazionaleko kide hautatu zuten, baina Batasuneko Nazioarteko Arloko arduradun izateko. 2007ko urriaren 2an, Espainiako Poliziak atxilotu zuen Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Oihana Agirrerekin batera, Baltasar Garzon Espainiako epaileraren aginduz. Antza, Batasuneko kide izateagatik "delitua errepikatzea" egotzi zioten. Bi egun geroago, bigarren aldiz espetxeratu egin zuten. 2010eko martxoaren 27an epaileak fidantza ezarri zion eta kartzelatik irten zen. Hirugarren aldiz Mahai Nazional kide bihurtu zen sortzear zegoen Sortu indar politikoaren prozesuaz arduratzeko. Sortu sortu zenean, Baluarteko aurkezpena ondoren, zuzendaritza politikorako ez zuen bere burua aurkeztu. Geroztik Eleak eta Libre mugimenduetan murgildu da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]