Edukira joan

Jose Uranga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Uranga

Isidoro Magués "Don Carlos e i suoi difensori". Florentzia, 1837 Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1788ko urriaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1860ko abenduaren 17a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Jose Ignacio Uranga Azkune (Azpeitia, 1788ko urriaren 7aGasteiz, 1860) euskal militarra izan zen[1].

Azpeitian jaio zen 1788ko urrian. Ikasketak egiten ibili zen frantsesen inbasioa gertatu eta Oviedora May jeneralarengana boluntario joan zen arte. Asturiasen eta Galizian borrokatu zen eta 1811n Gipuzkoako Boluntarioen Batailoira bidali zuten. Inbaditzaileen aurka ibili zen borrokan Jauregi “Artzaia”ren aginduetara. Gudu askotan parte hartu zuen eta 1813ko abuztuko San Martzialgo guduaren ondoren, kondekoratu egin zuten bere borrokakide Tomas Zumalakarregirekin batera

Dibisio bat eratu zuen arte. Gudaldi hura amaitzean koronel izendatu zuten. Hurrengo urteetan Arabako komandante jenerala izan zen.

1830ean Espainian liberalismoa berrezarri nahian zebilen Espoz Minaren eta Jauregiren espedizioari aurre egin zion zutabearen buru jarri zen, eta haiek mendean hartu eta Frantziara ihesi joatera behartu zituen.

Karlos V.a aldarrikatu zuen lehenbizikoetakoa izan zen, haren anaia Fernando VII.a hil zenean, eta hainbat batailoi antolatu zituen Araban. Zumalakarregirekin bat egin zuen, gerra hasierako guda nagusietan parte hartuz. Horri esker, landa mariskal izendatu zuten. 1834ko uztailean Don Karlos Euskal Herrian sartu zenean, Uranga bere landa laguntzaile izendatu zuen, bere segurtasun pertsonalaz arduratzeko eskatuz.

Hurrengo urtean, Donostiako blokeoan ibili zen Uranga, eta San Bartolomeko komentua mendean hartzea lortu zuen. Erregearen espedizioan, Nafarroako eta Euskal Lurraldeetako kapitain jeneral izendatu zuen Don Karlosek, karlisten lurren arduradun alegia. Soldadu askorik ez zuen arren, tropa gehienak Madril aldera joanak zirelako, Leringo, Urizaharreko eta Azkoiengo goarnizio liberalak konkistatu eta O'Donnell menderatu zuen Andoainen.

Gerrako azken urteak Don Karlosekin batera eman zituen, eta "apostolikoen" alde egin zuen barne borroketan. Lizarrako fusilamentuen ondoren, Marotok Frantziara bota zuen. Han bizi izan zen erbesteratuta 1848ko amnistiara arte. Gasteiza joan zen bizitzera orduan, eta han hil zen 1860an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]