Edukira joan

Jose Ignacio Moreno Cuñat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ignacio Moreno Cuñat
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Moreno Cuñat
JaiotzaGasteiz, 1957
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaEl Puerto de Santa María2021eko abuztuaren 16a (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, idazlea eta argitaratzailea
Enplegatzailea(k)Mundo Obrero (en) Itzuli
El Mundo
El Jueves
Q5822787 Itzuli
El País
Lan nabarmenak

Nacho Moreno José Ignacio Moreno Cuñat egilearen izengoitia da (Gasteiz, 1957-Puerto de Santa María, 2021eko abuztuaren 16a) marrazkilari, idazle eta sukaldari ospetsua izan zen. Goomer komikien pertsonaia sortu zuen Ricardo Martínez Ortegarekin batera. Falsarius Chef izenarekin sukaldaritza liburu batzuk plazaratu zituen.[1]

Gasteizen jaioa, hasieran Zuzenbidea ikasi zuen, ondoren uzteko eta Soziologia ikasteko. Irrati munduan aritu zen eta eleberri beltz bat idatzi zuen; orduan beren benetako bokazioa ezagutu zuen: komikien gidoilaria. Haurtzaroko lagunmin batekin, Ricardo Martínez, Goomer pertsonai arrakastatsua sortu zuen 70. hamarkadan. Hasiera batean bere pertsonai kutsuna Mundo Obrero aldizkarian agertu zen. Honen ondoren beste proiektuak etorri ziren, gehienetan gizartearekiko kezkekin lotuta.

2988an Morenok eta Martínezek Goomer berreskuratu zuten, orduan El País egunkariaren El Pequeño País gehigarrian plazaratzeko. Madrilgo egunkari horretatik beste batera eman zuen saltoa ondoren, El Mundo egunkarian alegia. Azkenean, El Jueves aldizkari satirikoan agertu zen. Pertsonaiarekin ere film bat egin zen (Goomer, José Luis Feito eta Carlos Varela, 1999).[2]

1990etik 2002 arte Moreno eta Martínez El Mundo egunkarian aritu ziren, haien biñetetan gai politikoak jorratuz. 2002an Moreno Puerto de Santa María (Cádiz) herrira bizitzera joan zen. Han, bere emaztearekin batera, argitaletxe bat sortu zuten: Compañía Oriental de la Tinta. Urte horietan ere Falsarius Chef alter egoa landu zuen, sukaldaritza errezetak egiteko baina beste ikuspuntu alaiago batetik lantzeko.[3] Haren errezeten elementu garrantzitsua kontserba ontzien erabilera zen.[4]

Puerto hil zen egilea 2021ean, 64 urterekin, gaixotasun azkar batek jota.[5]

  • Grandes éxitos de la cocina para impostores, 2012. Plaza & Janés, 978-84-01-34789-4
  • Cocina sin humos. Compañía Oriental de la Tinta, ISBN: 978-84-937405-3-5.
  • Fabada a muerte en cocina & fusión. Compañía Oriental de la Tinta, ISBN: 978-84-937405-6-6.
  • Cocina para impostores. Compañía Oriental de la Tinta, ISBN:978-84-936053-0-8.
  • Cocina para impostores 2. Compañía Oriental de la Tinta, ISBN:978-84-936053-7-7.
  • El libro de postres de Falsarius Chef. Compañía Oriental de la Tinta, ISBN: 978-84-937405-0-4.
  • El rey de las latas, 2016. Plaza & Janés, 978-84-01-01704-9.
  • Recetas de verano, 2021. ISBN:979-8500030658.
  • Fabada mortal, 2021.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]