Jose Artetxe
Jose Artetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José de Arteche Aramburu |
Jaiotza | Azpeitia, 1906ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1971ko irailaren 23a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | José de Arteche |
Jose Artetxe Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1906ko martxoaren 12a - Donostia, Gipuzkoa, 1971ko irailaren 23a) euskal idazlea izan zen. Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen hainbat artikulu euskaraz.
Ideologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia karlista baten altzoan jaioa, ideologikoki tradizionalista zen. Gehienbat erdaraz idatzi zuen idazleak, nolabaiteko ospea jaso zuen Jose Artetxek Francoren garaiko Euskal Herrian, Gipuzkoan batez ere. Biografia, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Bere azkenetariko lan batean, El abrazo de los muertos (1970), Espainiako Gerra Zibileko gertaerak ekarri zituen gogora. Erlijioaren, euskal duintasunaren eta frankismoa onartzearen artean ez zen inoiz frankismoaren aurka azaldu, Artetxeren obrak iraganeko euskal errealitatera jo zuen, zertzelada mistikoak barne, bere garaiko arazoetatik itzuri.
Zentsura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta ultrakatolikoa izan eta erregimearen alde borrokatu izana, Artetxe eta zen zentzuraren kontrolez askatu. Adibidez, 1950ko apirilaren 20an, euskaraz idazteagatik, prentsan artikulu bat zentsuratu egin zioten Artetxeri. Gaztelaniaz idatzitako artikuluan euskarazko bertso bat sartu izana nahikoa izan zen agintari frankistek artikulua zentsuratzeko. Ez zen euskaraz idazteagatik Artetxe zentsuratu zuten aldi bakarra izan, ordea. Artetxek Francoren alde egin zuen borroka 1936ko Gerran, baina horrek ez zion faborerik irabazi zentsurari dagokionez. Gerraren errebisionismoa planteatu izanak eta "bi bandoetan onak eta gaiztoak" zeudela esateak izango zuen zerikusirik horretan.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidez bide (1994, Erein)
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Una inquietud y cuatro preguntas, 1934.
- San Ignacio de Loyola, 1941.
- Elcano, 1942.
- Urdaneta, 1943.
- Mi Guipúzcoa, 1946.
- Caminando, 1947.
- Mi viaje diario, 1950.
- San Francisco Javier, 1951.
- Lope de Aguirre, Traidor. La tragedia del Fuerte Caudillo de los Invencibles Marañones, 1951.
- La paz de mi lámpara
- Vida de Jesús, 1955.
- ¡Portar bien!, 1957.
- Saint-Cyran, de caracteriología vasca, 1958.
- Cuatro relatos, 1959.
- Camino y horizonte, 1960.
- Lavigerie, el cardenal de África, 1963.
- Siluetas y recuerdos, 1964.
- Rectificaciones y añadidos, 1965.
- Discusión en Bidartea, 1967.
- De Berceo a Carlos Santamaría, 1968.
- El abrazo de los muertos (1970)
- Canto a Marichu. Autobiografía, 1970.
- El gran asombro, 1971.
- Legazpi. Historia de la conquista de Filipinas, 1972.
- Un vasco en la postguerra. Diario, 1939-1971, 1977. Hil ondoren plazaratuta.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egile batzuk: Canto a Joxe. José de Arteche (1906-1971). In memoriam, Donostiako Kutxa, 1972.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Artetxe literaturaren zubitegian
- (Gaztelaniaz):Biografia Espainiako Historia Errege Akademiaren webgunean.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |