José Manuel Villarejo
José Manuel Villarejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Manuel Villarejo Pérez |
Jaiotza | El Carpio, 1951ko abuztuaren 3a (73 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | police commissioner (en) , enpresaburua eta polizia |
Jasotako sariak |
José Manuel Villarejo Pérez (El Carpio, Kordoba, 1951ko abuztuaren 3a - ) espainiar enpresaburu eta polizia ohia da, gaur egun erretiratua.[1][2] 1972an ETAren aurkako lanean hasi zen Donostian, probintziako komisario gisa. 2017an Madrilgo mediku batek salatu zuen sastakatu egin zuela.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972an Donostiako polizia etxean hasi zen lanean, terrorismoaren aurkako talde batean. Bere lan nagusia ETAren aurkakoa zen. Horregatik Polizia Merituen domina zuria jaso zuen. 1983an Madrilen izan zen lanean, eta, ondoren, beste 10 urtez polizia izateari utzi eta 46 enpresa ezberdin kudeatu zituen, 16 milioi euroko kapitalarekin. 1993an polizia izatera itzuli zen, agente sekretu gisa[3].
1990eko hamarkadaren erdialdean Véritas txostena egiten izan zen, José Luis Corcueraren aginduz hainbat pertsonaren bizitza pribatua ikertzen, hala nola Baltasar Garzón edo Javier de la Rosa[4].
Epaitegietan Nicolay kasuan izandako lana aztertzen ari dira, hainbat polizien barne konbertsazio baten difusioa dela eta. 2017an Joan Karlos I.a Espainiakoaren eta Centro Nacional de Inteligenciaren informazioa iragazi zuen, bere prozesatzea ekidin nahian. Notario baten aurrean ere Katalunia Operazioaren partaide izan zela adierazi zuen, Kataluniako prozesu independentista geldiarazteko Espainiako Barne Ministerioaren ezkutuko lan bat.[5][6][7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ¿Quién es el comisario Villarejo? | La Gaceta. (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Interior aparta al comisario Villarejo y lo envía a Recursos Humanos de la Policía. (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Podcast, Podium. (2017-01-28). «V, las cloacas del Estado» Podium Podcast (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nicolás se presentaba como empleado del comisario que investigó a Baltasar Garzón. (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Operación Cataluña abre un conflicto entre Exteriores e Interior» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ayuso, Javier. (2017-01-26). «La Audiencia de Madrid volverá a decidir sobre el ‘caso Villarejo’» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Terradillos, Ana. (2015-03-09). «Los sonidos de la 'extorsión' policial a Ignacio González» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2017-06-25).