Edukira joan

Jokin Oregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Oregi

(2015)
Bizitza
JaiotzaSoraluze, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, antzerki zuzendaria eta aktorea
Lan nabarmenak
KidetzaTartean teatroa
Ez Dok Hiru Bikoteatroa
Maskarada (antzerki taldea)
Marie de Jongh konpainia
Gorakada

IMDB: nm1280688 Literaturaren Zubitegia: 805 Edit the value on Wikidata

Jokin Oregi Iñurrieta (Soraluze, Gipuzkoa, 1970) aktorea, antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea da. 2008an Ana Meaberekin sortu zuen Marie de Jongh konpainiak antzerki familiarra lantzen du. Beste konpainiekin ere lan egiten du, batez ere Ez Dok Hiru konpainiarekin (Tartean teatroa) zuzendari moduan.[1][2]

Haurra zenean, artean Soraluzen bizi zela, antzerkigintzaren harra barruraino sartu zitzaion, baina ez zuen garatzeko lekurik izan Bilbora ikastera joan zen arte.[3]

Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen kazetaritzan. Hirugarren mailan zegoela eman izena eman zuten berak eta Ana Meabe bikotekideak Basauriko antzerki eskolan. Aurretik bazekiten antzerki-mundua gustukoa zutela, nahiz eta ez izan lotura handirik antzerkiarekin, baina ikastaro hark guztiz harrapatu zituen; eskola-saio bat bera ere ez zuten galdu.

Azken urtean zirela, Maskarada antzerki taldeko Carlos Panera hurbildu zen eskolara, obra bat prestatzen ari baitzen: Ernesto izatearen garrantzia. Bi aktore hartu zituen: Eneritz Artetxe eta Oregi. Horrela sartu zen Maskaradan.[3]

Hainbat lanetan aritu izan da Ez Dok Hiru konpainian ere (hau ere Tartean Teatroa ekoizlean integratuta), Gorakada konpainian, eta beste batzuetan gehienetan zuzendari edota gidoilari gisa, baina batzuetan aktore gisa ere bai.[3]

Ezin dut egia esan (2005) eta Ni naiz Hector, ni bakarrik! (2008) antzezlanak argitaratu zituen Artezblairekin.[4]

2008an Ana Meaberekin, emaztearekin, sortu nuen Marie de Jongh antzerki taldea. Mikel Martinezek utzitako garaje batean hasi ziren ,38 urte eta bi ume zituztelarik. Obra bat sortu zuten, eta Gijongo Arte Eszenikoen Europako Azokan, umeentzako arte eszenikoen ferian, obrarik onenaren saria irabazi zuten. Bultzada izugarria izan zen hura bide horretan jarraitzeko

« Askotan esaten didate zuzendaria naizela, baina nik neure burua egile edo autore bezala ikusten dut; neuk asmatutako istorioak gehiago dira besteenen moldaketak baino. Niretzat oso zaila da zuzendaria eta egilea bereiztea. Joel Pomeradek ikuskizunen idazle gisa deskribatzen du bere burua, eta nik ere horrela ikusten dut neure burua. Niretzat, zuzentzea eta idaztea; biak bat dira. »

—Jokin Oregi[3]


Marie de Jongh konpainia (2008tik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Meaberekin haurrentzako antzerkia lantzen duen Marie de Jongh konpainia sortu zuten 2008an.[5] Konpainiaren leloa "Haur antzerkia helduentzat, eta antzerki heldua haurrentzat" da. Beren lehenengo antzezlanak "Zer duzu, negarrez, Marie?) FETEN saria lortu zuen 2008an bertan Gijonen.

Haurren aurkako indarkeria, pertsona adinduen bazterketa, maitasun homosexuala, animaliekiko tratu txarrak, askatasuna eta beste hainbat gai jorratu dituzte lanotan. Oregiren zuzendaritzapean beti, bera baita konpainiako ikuskizun guztien sortzailea eta zuzendaria.[1] Ordutik, Alabatxo; Robot maitea; Kibubu; Amour; eta Izar obrak aurkeztu dituzte. 2018an Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako saria eman zioten konpainiari, bere ikuskizunetan ageri den «gizartearekiko konpromiso etengabeagatik». Espainiako Kultura Ministerioak ematen du sari hori.[1][6]

  • “Pinocchio” (La Baldufa konpainia). Zuzendaria. FETEN 2015 sariak ikuskizunik onenari eta zuzendari onenari
  • Gidoigile eta zuzendari: “Kibubu. FETEN 2014 Sariak: Karakterizazio onenari eta Aktore onenari. Tournesol 2015 Saria: Familiarentzako ikuskizunik onenaren saria. AVIGNON OFF jaialdia.
  • Gidoigile eta zuzendari izan zen “Alabatxo/Querida hija” antzezlanean. Interpretazioak bi sari irabazi zituen: Ikuskizun onena FETENen 2012an eta Larruzz saria 2012an konpainia berri onenari.
  • Gidoigile eta zuzendari izan zen “AMOUR” antzezlanean. Obrak Ercilla saria jaso zuen 2015ean urteko euskal ekoizpen onenari eta ikuskizun onenarena FETENen 2014an ere bai.[7]
  • Oso ume txikientzat zen “Max Txikia / Pequeña Max” obra (Arena en los bolsillos konpainiarekin).
  • “Humanos” Emakumezko interpretazio onenaren saria FETENen 2010.

Maskarada konpainia (1997-2002)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorakada konpainia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Stevenson-en "Altxorraren uhartea / La Isla del Tesoro" eleberriaren txotxongilotarako egokitzapena idatzi zuen eta zuzendari-lanak egin zituen. Obra honekin sariak lortu zituen Gijonen, Albaidan eta Nerjan.
  • “Por los pelos”, zuzendari-laguntzailea Pere Planella-rekin (Canpingags konpainia).
  • “Robin eta Hood – Robin y Hood”, gidoigile eta zuzendaria. Bi sari jaso zituen PETEN 2007an: Ikuskisun hoberena eta Dramaturgia onenarena.
  • “La ciudad inventada” gidoigile eta zuzendaria.
  • “El último viaje de Julio Verne” gidoigilea.

Tartean Teatroa konpainia (2002tik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Tartean Teatroa konpainiarekin aritzen da Ez Dok Hiru atalean Patxo Telleria eta Mikel Martinezekin batera, eta Marie de Jongh atalean Ana Meaberekin batera haurrentzako lanak plazaratzen.[8]

Simplicissimus (Tartean teatroa, 2019)
  • “Sonata en un minuto y pico” kozuzendaria Patxo Telleriarekin.
  • "XL Town” gidoigile, (Picor Teatro).
  • “L-KM” zuzendari eta ko-gidoigile. MAX saria euskarazko gidoigile onenari.
  • “Itzala” Gidoigilea (Kabia Teatroa)

Ez Dok Hiru konpainia (2002tik)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxo Telleriak sortuak diren Ez Dok Hiru Bikoteatroaren antzezlanetako askotan Jokin Azkuek zuzendari lanak egin ditu:

  • MUNDUBIRA, Elcano Primus (2019)
  • GHERO Azken euskaldunaren fabula bat (2018)[11][12]
  • Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan
  • Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña. Mikel Martin
  • Desentxufatuak
Ez dok hiru antzezlana zuzendu zuen Oregik
  • Tabernaria (2017)
  • Último tren a Treblinka-Azken trena Treblinkara (2016)
  • Los amantes del Casco Viejo-Alde zaharreko maitaleak (2016)
  • Zergatik, Jamil? (2015)
    Zergatik, Jamil? ¿Por qué, Jamil? (2015)
  • Planteamiento, nudo y desenlace (2015)
  • ANTON ABBADIA (2015)
  • Tres tristes tigras (2014)
  • Pankreas – Páncreas – tragicomedia en verso (2014). Ercilla saria 2015 Sorkuntza dramatikorik onenari.
  • Diario de un bebe resentido (2014)
  • Soinujolearen semea – El hijo del acordeonista (2012, Bernardo Atxagaren eleberriaren moldaketa.
    Lingua Nabajorum (Arg: Tartean Teatro)
  • Lingua Nabajorum Dibertimentuak IV (2012)[13] 2014ko Donostia Saria, eta 2013ko MAX Saria[14]
  • Legionarius (2011)
  • Larria, kutsakorra, mendebaldekoa-Enfarmados (2010)
  • EUSKARAZETAMOL – Dibertimentuak III (2009)
  • El sueño de Jone (2007)
  • Museo del tiempo (2007)
  • ANTONIA MACHIN – la máquina de hacer Antonias (2005)
  • Larru haizetara – Dibertimenduak II (2005)
  • Sonata en un segundo-Sonata segundu batean (2004)
  • Euskara sencilloaren manifiestoa-Dibertimenduak I (2003)
  • Kontenedore baten istorioak-Historias de un contenedor (2002). Kozuzendari Patxo Telleriarekin.""
  • Hasiberriak (ETB1) Gidoigile eta Script éditorea
  • Ikusgela (ETB1) Gidoigile eta aurkezlea.
  • El harén de Anibal (FORTA, TV Movie) Gidoigilea
  • Sin papeles (FORTA, TV Movie) Gidoigilea
  • Hasiberriak abian (ETB). Zuzendaria
  • Destino Lavapiés (Telemadrid) Zuzendaria
  • Making Off Clara (FORTA) Zuzendaria
  • Making Off El harén de Anibal (FORTA). Zuzendaria. Ha dirigido también la serie de televisión
  • Living Lavapiés (Telemadrid) Zuzendaria
  • Goenkale (ETB1), gidoigile 11 urtez.
  • Eutsi! (2007). Aktorea, Iñigo pertsonaia.

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018: Territorio Violeta jaialdiko ikuskizun onenaren saria (“Izar / Estrella”, Marie de Jongh konpainia)
  • 2017: Haurrentzako edo Familiarentzako Ikuskizun Onenaren Max Saria (“Amour”, Marie de Jongh konpainia)[15]
  • 2015: Ercilla saria “Pankreas”-en sorkuntza dramatiko onenari.
  • 2015: Avignon Off jaialdiko Tournesol saria, (Kibubu”, Marie de Jongh konpainia)
  • 2014: Donostia Saria, 2013ko Antzezlan Onena Lingua Nabajorum[14]
  • 2013; MAX Saria. Euskarazko gidoigileerik onena, Patxo Telleria “Lingua Nabajorum”
  • 2012: Patxo Telleriarekin Max saria euskarazko testu onenari “Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa” lanarekin.
  • 2012: Soraluzeko jaietako pregoilaria Teresa Sousarekin batera.[16]
  • 2012: "Alabatxo/Querida hija” gidoigile eta zuzendari. Espektakulorik onena FETENen 2012an eta Larruzz saria 2012an konpainia berri onenari.
  • 2010: “Humanos” (Marie de Jongh) Zuzendaria. Emakumezko interpretazio onenaren saria FETENen,
  • 2008: “Zer duzu, negarrez, Marie? / ¿Por qué lloras Marie?” Zuzendaria. Espektakulorik onena FETENen.
  • 2006: “Robin eta Hood – Robin y Hood” gidoigile eta zuzendaria. Premio al mejor espectáculo y Mejor dramaturgia (Festival Internacional de teatro infantil de Gijón FETEN 2006)
  • 2004: Premio a la mejor dirección (Festival Internacional de teatro infantil de Gijon FETEN 2004), Mejor puesta en escena (Festival de Títeres de Albaida, Valencia) y Mejor espectáculo de la temporada teatral 2004-2005 (Premio Imagina, Nerja -Málaga). Stevenson-en "Altxorraren uhartea / La Isla del Tesoro" eleberriaren txotxongilotarako egokitzapenarekin.
  • Serantes sariko accesit-ak irabazi zituen helduentzako bi antzezlan hauekin: "Ezin dut egia esan/Las dos verdades" eta “Ni naiz Hector, ni bakarrik”. Antzezlanok ArtezBlai argitaletxearekin argitaratu eta zuzendu zituen gero. [17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2018-10-16). «Espainiako Arte Eszenikoen saria irabazi du Marie de Jongh taldeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  2. (Gaztelaniaz) Jokin Oregi | Muestra de Teatro Español de Autores Contemporáneos. (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  3. a b c d Ortega Zubiate, Maria. (2022-04-01). «"Niretzat oso zaila da zuzendaria eta egilea bereiztea; biak bat dira"» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  4. «literaturaren zubitegia - Jokin Oregi» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).
  5. (Gaztelaniaz) Nuestro nombre | Marie de Jongh. (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  6. «Jokin Oregi: 'Ez da hainbeste aukeratutako gaia, baizik eta horren atzetik dagoen sentimendu bat. Hori da gure istorioen abiapuntua'» www.kulturklik.euskadi.eus 2018-10-24 (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  7. (Gaztelaniaz) «El Teatro Arriaga presenta Amour, de Jokin Oregi» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  8. «Patxo Telleria» www.filmotecavasca.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  9. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  10. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) «'Ghero', una órbita en el año 3000 donde solo vive un euskaldun» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  12. tartean.eus. TARTEAN TEATROAk eta Euskaltzaindiak aurkeztu dute prentsaurrean Ghero: Azken euskalduna • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  13. Dibertimentuak trilogiaren eta, bereziki, Euskarazetamol antzezlanaren azalpena, Bilbao kafetegiaren webgunean.
  14. a b tartean.eus. (2013). «LINGUA NABAJORUM • Tartean Teatroa» tartean.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  15. (Gaztelaniaz) www.introarte.net, Introarte S. L.-. «Introarte - introarte.net» www.premiosmax.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).[Betiko hautsitako esteka]
  16. (Gaztelaniaz) Isasti, Nerea. (2012-06-22). «Jokin Oregi y Teresa Sousa serán los pregoneros de fiestas» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  17. «literaturaren zubitegia - Jokin Oregi» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]