John Mulgan
John Mulgan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1911 |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | 1945 (33/34 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Aita | Alan Mulgan |
Hezkuntza | |
Heziketa | Auckland Grammar School Aucklandeko Unibertsitatea Merton College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
John Alan Edward Mulgan (Christchurch, 1911ko abenduaren 31 – Kairo, 1945eko apirilaren 26a), zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea izan zen. Man Alone eleberriagatik da ezaguna.
Auckland eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi ondoren, 1935ean Clarendon Press argitaletxean hasi zen lanean. Ezkerreko ideiez, Europako faxismoak izan duen gorakadak kezkatu zuen. 1936an Zeelanda Berriko gobernuak behatzaile izendatu zuen Genevako Nazioen Ligan. 1938an sartu zen armadan eta 1942an Ekialde Ertainera bidali zuten eta El-Alameingo guduan zeelandaberritarrekin borrokatu zuen. 1943an Greziara bidali zuten alemaniarren aurkako gerrilla ekintzak koordinatzeko eta horregatik Military Cross jaso zuen. 1945eko ANZAC egunako arratsaldean bere buruaz beste egin zuen, arrazoi ezezagunengatik.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Poems of Freedom (argitaratzailea, Londres, Victor Gollancz, 1938)
- The Concise Oxford Dictionary of English Literature by Sir Paul Harvey (laburtua eta argitaratua, Oxford, Clarendon Press, 1939)
- The Emigrants: Early Travellers to the Antipodes (Hector Bolithorekin, Londres, Selwyn and Blount, 1939)
- Man Alone (Londres, Selwyn and Blount, 1939)
- Report on Experience (Londres, Oxford University Press, 1947)
- Introduction to English Literature (Dan Davinekin, Oxford, Clarendon Press, 1947)
- A Good Mail: Letters of John Mulgan: edited by Peter Whiteford (Wellington, Victoria University Press, 2011) ISBN 978-086473-693-2