Edukira joan

John Etchemendy

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Etchemendy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn W. Etchemendy
JaiotzaReno, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNevadako Unibertsitatea Renon
Stanford Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohn Perry (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Alan Michael Bush (en) Itzuli
Patricia A. Blanchette (en) Itzuli
Brian A. Epstein (en) Itzuli
Patrick Raphael Scotto di Luzio (en) Itzuli
Manuel Campos (en) Itzuli
Mark Greaves (en) Itzuli
Mun-Kew Leong (en) Itzuli
Sun-Joo Shin (en) Itzuli
Genoveva Marti (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, logikaria, akademikoa, unibertsitateko irakaslea eta provost (en) Itzuli
Lantokia(k)Stanford
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Stanford University Philosophy Department (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaStanford University Philosophy Department (en) Itzuli
profiles.stanford.edu…

John W. Etchemendy (Reno, Nevada, AEB 1952 -) Kaliforniako Stanfordeko Unibertsitate ospetsuak izan duen hamabigarren errektorea[1] da, euskal jatorria duena[2]. John L. Hennessy ordezkatu zuen 2000ko irailaren 1ean.

Euskal Herriko egoera politikoari buruzko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Renon jaioa, bertako Nevadako Unibertsitatean hasi zituen goi-mailako ikasketak. 1982an doktoregoa Filosofian lortu zuen Stanforden.

Princetongo Unibertsitateko Filosofia departamenduko kidea izan eta gero 1983tik Stanforden departamendu berean dago, 1998tik 2000ra bere burua izan delarik. Kaliforniako unibertsitatean Sistema Sinbolikoen programako kidea eta Center for the Study of Language and Information ("Hizkuntza eta Informazioaren Ikerketarako Zentroa") saileko kidea (zuzendaria 1990-1993 artean) ere bada. Humanitate eta Zientzien Eskolan dekanoa izan zen 1993tik 1997ra.

American Philosophical Association elkarteko kidea da; bertan Sintesi eta Filosofia Matematikoaren argitalpen taldean dago eta Journal of Symbolic Logic aldizkariaren editore-ohia da.

Bere emaztea Nancy Etchemendy idazlea da; seme bat dute, Max. Unibertsitateko ikasleen artean iritzirik onenetakoa duen irakaslea da eta horregatik 1992an Bing Teaching Award saria irabazi zuen.

Euskal Herriaz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan José Ibarretxek Stanfordeko Unibertsitatean 2008an eman zuen hitzaldiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen[3].

Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbidea eskaintzen laguntzeko ateratako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da. Horren ondorioz bere ospe akademiko handiak ez du babestu eskuin-muturreko hedabide eta iritziemaile espainiazaleek jaurtiki dizkioten kritikengandik. Patxi López bera kritikatu dute 2010eko udan AEBetara egindako bidaian Etchemendyrekin biltze hutsagatik[4].

Ikerketa lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketa-interes nagusiak logika, semantika eta hizkuntzaren filosofia dira. Azken urteetan arrazoitzean diagramek eta bestelako forma ez linguistikoek duten egitekoaz aritu da.

Egindako lan batzuk:

  • Bere libururik ezagunena The Concept of Logical Consequence (1990, 1999) da; han onarpen maila zabala duen Alfred Tarskiren ondorio logikoari buruzko analisia kritikatzen du.
  • Jon Barwiserekin batera egindako The Liar: An essay on truth and circularity (1987, 1992) liburuan Gezurtiaren paradoxa garatzen du, horretarako "Sorkuntzarena kontrako axioma" deitzen dena kontuan hartzen duen multzoen teoriaren bertsio bat erabiliz.
  • Language, Proof and Logic (2000, 2006) bere azken liburua ere Jon Barwiserekin batera egin du. Oinarrizko logikari buruzko testu-liburu ezaguna da.
  • Irakaskuntzari zuzendutako software tresna batuen egilea ere bada; haien artean Turing's World, Tarski's World, Fitch, eta Hyperproof,; software hauek ordenagailuek arrazoitzearen prozesua laguntzeko ahalmena izatea errazten dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zehatz-mehatz esanda karguak Provost izena du.
  2. "Basque Studies Debut", Stanfordeko Unibertsitateko aldizkaria, 2007ko martxoa-apirila.
  3. Berria Sustatun.
  4. Albistea Paisvasco-informacion.com webgunea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]