Joan Oró
Itxura
Joan Oró i Florensa (Lleida, 1923ko urriaren 26a - Bartzelona, 2004ko irailaren 2a) kataluniar biokimikaria zen. Kimikako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta, 1955ean, Houstongo Unibertsitatera joan zen. Kimikako katedraduna izan zen Houstongo Unibertsitatean. Biziaren jatorriari eta adeninaren sintesi ez-biologikoari buruzko lan garrantzizkoak egin zituen. Meteoritoei eta Ilargiko gai organikoei buruzko ikerketak ere egin zituen.
Politika-mailan, diputatu izan zen CIUrekin 1980 eta 1981ean. Kultura-mailan, 1996an Bartzelonan Hizkuntza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.