Edukira joan

Joakin Gorrotxategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joakin Gorrotxategi

(2024)
Bizitza
JaiotzaEibar1953ko abuztuaren 17a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Real Academia Española

Inguma: joakin-gorrotxategi-txurruka

Joakin Gorrotxategi Txurruka[1]erdal testuetan, Joaquín María Gorrochategui Churruca— (Eibar, Gipuzkoa 1953ko abuztuaren 17a) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara eta Antzinateko euskarak ikertzen nabarmendu da. Filologia Klasikoan doktorea (Salamancako Unibertsitatea), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Indoeuropar Linguistikako katedraduna eta EHUren Antzinaroko Zientzien Institutuko burua da. Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.[1]

1982an Salamancako Unibertsitatean Hizkuntzalaritza Klasikoaren ikasketak bukatu zituen, Koldo Mitxelenak zuzendutako Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania en relación con la de las zonas vecinas tesia argitaratuz. Gero, Frantzian (Tolosan) eta Alemanian (Bonnen) ikasi zuen. Jean-Baptiste Orpustanek bere lana goraipatu zuen.[2]

Euskaltzaindiaren eta Jakiunderen kidea,[3] Iruña-Veleiako grafitoak berraztertu zituen batzordean izan zen.[4]

  • Euskalgintza XXI. mendeari buruz [argitaratzailea], 2008.
  • Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan, A. Meillet, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2001, ISBN 84-8373-358-7.
  • Estudio sobre la onomástica indigena de Aquitania, Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 1984, ISBN 84-7585-013-8.
  • Joakin Gorrotxategi, Iván Igartua, Joseba A. Lakarra (arg.). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Liburuak euskarazko bertsioan 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan). ISBN: 978-84-457-3433-9.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.