Jesus Maria Zamora
Jesus Maria Zamora | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús María Zamora Ansorena | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Errenteria, 1955eko urtarrilaren 1a (69 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jesús Maria Zamora Antsorena (Errenteria, Gipuzkoa, 1955eko urtarrilaren 1a -) futbolari gipuzkoarra izan da.
Errealean jokatu zuen 1974tik 1989 arte. 1980-1982 urteetako talde mitikoaren partaide eta joko-zuzendaria izanda, bi Liga txapelketa eskuratu zituen. Izan ere, Jesus Mari Zamorak 1981eko apirilaren 26an sartu zuen Xixonen (Espainia) azken miutuan Realaren lehenengo Liga eskuratzeko balioko zuen urrezko gola. Zamoraren gola izenaz ezagutzen da[1].
Halaber, Superkopa eta Errege Kopa erdietsi zuen 1982an eta 1987an hurrenez hurren.
455 partida jokatu zuen Lehen Mailan (63 gol) eta 30 norgehiagoka Espainiako futbol selekzio nazionalarekin (3 gol). Txapelketa guztiak kontutan hartuta Realarekin 79 gol sartu zituen eta Sanserekin beste 12[2].
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errenteriako Don Bosco talderan hasi zen jokatzen eta 1973an Realak fitxatu zuen 18 urte zituela. Sansen aritu zen bi urtez. Aurreneko denboraldiak 31 partida jokatu zituen eta 8 gol sartu eta hurrengoan 21 partida eta lau gol, izan ere 1975eko otsailaren 16an talde nagusiarekin debuta egin zuen Malagan[3] eta denboraldia Realean amaitu baitzuen, 9 partida guztira.
Teknika itzela zuen jokalaria izanik hasieratik izan zen titularra Realean eta 1989an erretiroa artu zuen artean 588 partida jokatu zituen. Realaren historiako hirugarrena da Bixio Gorriz eta Larrañagaren ondoren, gehien jokatu dituenetik 11 partido eskasera. 1982-83 denboraldian hainbat lesio izan zituen eta liga erdi galdu izan ez balu partida gehien izango zituen jokalaria izango zen zalantzarik gabe[2].
1976ko abenduaren 5ean Ikurrinaren eguna izan zen Atotxan. Euskal derbia tokatzen zen eta oraindik legeztatu gabe zegoen ikurrina atera zuten Kortabarriak eta Iribarrek partidaren hasieran. Derbian txuri-urdinak nagusitu ziten 5-0 eta laugarren gola Zamorak sartu zuen[4].
Realaren urrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errekorraren liga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Reala goraka zihoan eta 1979-1980 denboraldian Liga irabaztear izan zen. 38 partida egin zituen galdu gabe (aurreko ligako azken sei partidak gehituta[5]) eta Europa mailako errekorra izan zen 38 urtetan zehar[6]. Azkenaurreko partida ordea Sevillan galdu ondoren Real Madril puntu bakarraren aldeaz nagusitu zitzaion Ligan eta 2. postuarekin konformatu behar izan zuen[5].
Liga tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980-81. denboraldia espero baino okerrago hasi zuen Realak. Hamar partidaren faltan Bartzelonan 2-0 galduta Atlético Madril liderrarengandik sei puntutara zegoen (garaipenak 2 puntu balio zituen garaian). Gijónen ziren jokatzekoak eta berdinketa nahikoa zuten. Realak aurreratu zen markagailuan Kortabarriak penaltiz sarturiko gol bati esker. Ondoren Sporting 2-1 aurreratu zen eta azken unean Zamorak gola sartu zuen Errealaren aurreneko Liga titulua eskuratuz[7]. Josean Alkorta Herri Irratiko kazetariaren golaren oihuak Gipuzkoako sukalde askotako irratietan eztanda egin zuen eta gaur egun ere Realaren historiako grabazio mitikoa kontsideratzen da[8]. Denboraldi hartan Zamorak partida guztiak jokatu zituen eta 8 gol sartu zituen. Kopan eta UEFA Kopan ere gol bana sartu zituen gainera.
Jarraian bigarren Liga titulua iritsi zen. Bartzelonarekin lehia estua izan zuen azken 10 jardunaldietan eta azken aurreko partidararte ez zen lider kokatu. Azken partida euskal derbia izatea egokitu zen Atotxan eta Realak 2-1 irabaziz eskuratu zuen txapelketa. Denboraldia amaitzeko Espainiako Superkopa txapelketa sortu zuen Federazioak. Ligako txapeldunak (Reala) eta Kopako txapeldunak (Real Madril) elkarren aurka jokatu behar zuten "Supertxapelduna" zein zen erabakitzeko. Lehenengo partida Madrilen jokatu zen urriaren 13an eta madrildarrak 1-0 nagusitu ziren. Itzulerakoa abenduaren 28an Atotxan jokatu zen eta gipuzkoarrek 4-0 irabazi zuten[9].
1982-1983 denboraldian Zamorak hainbat lesio izan zituen eta 14 partida baino ez zituen jokatu ligan. Europako Kopan kanporaketa fase guztiak jokatu zituen baina Hamburger SV talde alemaniarraren aurkako finalaurrekoan ez zen aritu. Joaneko partida Atotxan jokatu zen eta 1-1 berdindu zuen. Itzulerakoan 1-1 zeudela alemaniarrek jokoz kanpo gola sartu zuten eta epaileak baliozkotzat eman zuen[10]. Hanburgo izan zen finalean txapeldun Juventus FC-ri 1-0 irabazita[11].
Errege Kopa finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985ean Realak John Benjamin Toshack entrenatzaile galestarra fitxatu zuen. Haren teknika berritzaileek azkar ekarri zituzten emaitza bikainak[12] eta 1987an Errege Kopako finalera iritsi ziren donostiarrak. Atlético Madril zuten aurkaria eta partida 2-2 berdindu ondoren Arkonadak geldituriko penaltiari esker Realak Kopa eskuratu zuen, 1909an Club Ciclistak lortutako hartatik ia 80 urtetara[13].
1987-88 denboraldia bikaina izan zen, Realak bigarren egin baitzuen ligan eta berriz ere Kopako finalera sailkatu baitzen. Denboraldi eskasa egin zuen Bartzelona zuen aurrean eta gipuzkoarrak ziren Kopa eskuratzeko faborito, baina finalean Bartzelona 1-0 nagusitu zitzaien[14]. Zamorarentzako ere urte bikaina izan zen, ia partida guztiak jokatu baitzituen eta Ligan 10 gol sartu baitzituen, bere ibilbideko markarik onena[2].
1989an erretiroa hartu zuen Zamorak. 1989ko ekainaren 24an omenaldia jaso zuen urte berean erretiratu zen Luis Arkonada atezainarekin batera Ligako azken partidaren hastapenetan. Halabeharrez Sporting de Gijón zuen aurkari Realak eta txuriurdinek irabazi zuten partida hura ere[15].
Selekzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako selekzioarekin 30 partida jokatu zituen 1978 eta 1982 artean eta hiru gol sartu zituen. 1982ko Munduko txapelketa jokatu zuen eta selekzioak emaitza txarrak izan bazituen ere Zamorak 3 gol sartu zituen. Alemaniari buruz sartu ziona txapelketa guztiko ederrenetakoa kontsideratu zen[16].
1979an Euskadiko selekzioaren aro modernoa abiatu zen. Aurreneko partida Irlandaren aurkakoa izan zen eta euskaldunek 4-1 irabazi zuten. zamorak gola sartu zuen aurreneko parida hartan[17]. Euskal selekzioarekin jokaturiko bigarren partida Tottenham Hotspurs talde ingelesaren aurkakoa izan zuen Zamorak, 1988an[18].
Futbol teknikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretiroa hartu ondoren futbol munduaren barnean jarraitu zuen. Añorga klubeko harrobiko tekniraia izan zen, ondoren Gipuzkoako Federaziokoa[19] eta azkenik Realaren harrobiko teknikaria bihurtu zen.
2002 eta 2004 artean Raynald Denoueix entrenatzaile frantsesaren bigarren entrenatzailea izan zen[20]. Emaitza bikainak lortu zituzten, izan ere Realak bigarren egin baitzuen Ligan, azken partidaraino irabazteko aukerekin iritsi zelarik. 37. jardunaldian Vigon galdu zuen eta Real Madril izan zen txapelduna bi punturen aldeaz[21].
2005ean Miguel Fuentesek Realeko presidente izateko hautagaitzaren parte izan zen eta Realaren kontseiluan izan zen[22]. 2007an Realak maila galdu zuenean Zamorak dimisoa aurkeztu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El gol de Zamora que valió la primera Liga sigue emocionando como la primera vez» Marca.com 2020-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) 16/02/2017. «El inicio de una leyenda» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuarenta años del derbi de la ikurriña I Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Un récord increíble pero real» Las Provincias 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El récord del Barça se queda en 43 partidos sin perder» MARCA Claro México 2018-05-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ 2013/07/19. «Lehen Liga» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¡Gol de Zamora! ¡Gol de Zamora! Épica narración del primer título de la Real» Mundo Deportivo 2020-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «4-0: Supercampeón en una noche mágica» Mundo Deportivo 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) 19/07/2013. «Semifinalista de Copa de Europa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ Txantiloi:En-EN «Hamburger SV vs Juventus - UCL - 25 May 1983» www.besoccer.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ «John Benjamin Toshack (Real Sociedad)» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-28).
- ↑ REAL SOCIEDAD CAMPEÓN COPA DEL REY 1986-87 / Tanda penaltis TVE. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) ¿Qué ocurrió en la final de Copa de 1988 entre la Real y el Barça. 2020-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urretavizcaya, Oscar. (1989-06-24). «La Real despidió a Arkonada y Zamora con un triunfo ante el Sporting» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alemania Federal 2- España 1. Gol de Zamora (2-1). 2016-02-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Angulo, Javier. (1979-08-16). «Victoria de Euskadi sobre Irlanda y gran fiesta en San Mamés» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ «EUSKADI - TOTTENHAM HOTSPUR FC (10/05/1988) - EUSKAL SELEKZIOA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ «EL RINCÓN DE LA REAL: VIEJOS ROCKEROS» EL RINCÓN DE LA REAL (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ Millán, Juan Rodríguez. (lunes, julio 24, 2017). «Corazón Txuri Urdin: 'Jesús Mari Zamora y la Real Sociedad', un libro enriquecedor» Corazón Txuri Urdin (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2013-02-04). «La Real Sociedad estuvo a punto de ganar la Liga en la 2002-2003» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2005-06-29). «De la banda de Atotxa al palco de Anoeta» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Jokalariari buruzko informazioa Errealaren webgunean