Edukira joan

Jerrie Mock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerrie Mock

(1964)
Bizitza
JaiotzaNewark1925eko azaroaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaQuincy2014ko irailaren 30a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaOhio Estatuko Unibertsitatea
Newark High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 136666747 Edit the value on Wikidata

 

1953an egina, Geraldine ‘Jerrie’ Mockek hegazkin hauxe erabili zuen munduaren inguruan hegan egiten zuen lehen emakumea izateko.

Geraldine "Jerrie" Fredritz Mock (Newark, Ohio, AEB, 1925eko azaroaren 22a – Quincy, Florida, 2014ko irailaren 30a) pilotu estatubatuarra izan zen, eta munduari airez bira bakarka eman zion lehen emakumea.[1] Bidaia martxoaren 19an hasi eta 1964ko apirilaren 17an amaitu zuen, 29 egun behar izan zituen osatzeko, 21 geldialdi eta ia 36.800 kilometro.[2] Hegaldi horren ia ahaztuta dagoen kontua, zati batean Jerrie Mock eta Joan Merriam Smith-en arteko "lasterketa" da, 1964ko martxoaren 17an San Frantziskotik hurbil zegoen zelai batetik hegan egin baitzuen. Joanen irteera-data eta hegaldi-ibilbidea Amelia Earhart hegazkinlariaren azken hegaldiaren berberak izan ziren. Emakumeok elkarren artean zuzeneko lehian ez bazeuden ere, komunikabideen estaldura laster hasi zen pilotu bakoitzaren aurrerapena jarraitzen, liluratuta biotako nork osatuko zuen lehenengo bidaia.[3]

1970ean munduan zehar egindako hegaldiaren historia argitaratu zuen Three-Eight Charlie liburuan.[4] Geroago, 50. urteurreneko edizioa argitaratu zen, mapak, mapa meteorologikoak eta argazkiak bildu zituena. Three-Eight Charlie Cessna 180 Skywagonen N1538C izen-bereizgarriari egiten dio erreferentzia, Mockek munduari hegan egiteko erabili zuena. Hil aurretik, Mock, hiru seme-alabaren ama, Quincy-n bizi zen, Floridan; Tallahassee estatuko hiriburuaren ipar-mendebaldean.

Ondoren, Nazioarteko Aeronautika Federazioaren Louis Blériot domina jaso zuen.

Hegazkigintza-interesa 7 urte zituela sortu zitzaionzen, aitarekin batera Ford Trimotor hegazkin baten kabinan hegan egiteko aukera izan zuenean. Eskolan, ingeniaritza-ikastaro bat egin zuen, non emakume bakarra baitzen, eta hantxe jakin zuen abiazioa bere pasioa zela.

1943an graduatu zen, eta Ohioko Estatuko Unibertsitatean jarraitu zuen ikasten. 1945ean utzi zituen ikasketak Russel Mock bikotearekin ezkontzeko.

Munduari bira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaldian, Mock Marokon, Saudi Arabian eta Vietnamen ibili zen, besteak beste. Egun estresagarriak Atlantikoaren gainean hegan egin ondoren, Mock Marokon hartu zuten eta etxe frantses batean hartu zuen ostatu. Gero, Mock Saudi Arabiara iritsi zen eta Drahran aireportuan lurreratu zen. Bere liburuan, Mockek dio Saudi Arabian lur hartu ondoren, gizon askok ulertu gabe begiratzen ziotela.

Munduan zehar bidaiatzeak ikuspegi eta esperientzia berriak eman zizkion. Vietnamen hegan egin zuenean, gerra bat zegoela bazekien, baina zerutik dena bakean ikusten zela.[5]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]