Herritar-izen
Herritar-izena, demonimoa edo jentilizioa toki bateko biztanleak izendatzeko erabiltzen den hitza da, jatorritzat duten toki hori abiaburu harturik; adibidez, donostiar, bilbotar, gipuzkoar, paristar, herbeheretar eta alemaniar herritar-izenak dira.
Ortografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri- eta auzo-izenak euskaraz lehenengo letra larria idaztea eskatzen dute, baina herritar-izenek, ez, letra xehez idazten baitira (Araba → arabar; Errusia → errusiar; Costa Rica → costarricar; Estatu Batuak → estatubatuar).
Euskaraz, herritar-izenak herrialde-, hiri-, herri- edo auzo-izenei -(t)ar atzizkia lotuz eraikitzen dira: Lekeitio → lekeitiar; Santutxu → santutxuar... Bizkaiko mendebaldean, ordea, -(o)ztar erabiltzen da (getxoztar, leioaztar, erandioztar, bediaztar, zaratamoztar...), baina ez Bizkaia osoan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzaindiaren arauetan toponimiari buruzko dokumentu asko daude, toponimoekin batera, herritar-izenak nola eman adierazten da. Ikus, esaterako:
- Euskaltzaindia: 108. araua.Lapurdiko udal izendegia. (Onomastika).
- Euskaltzaindia: 122. araua. Nafarroa Behereko herri izendegia. I. (Onomastika).
- Euskaltzaindia: 128. araua. Nafarroa Behereko herri izendegia. II. (Onomastika).
- Euskaltzaindia: 133. araua. III. Nafarroa Behereko herri izendegia. (Onomastika).]
- Euskaltzaindia: 140. araua. Gipuzkoako herri izendegia. (Onomastika).
- Euskaltzaindia: 145. araua. Bizkaiko herri izendegia. (Herrien izenak jentilizioak). herri izendegia. (Herrien izenak herritar-izenak).
- Euskaltzaindia: 147. araua. Antzinako hirien euskarazko izenak.
- Euskaltzaindia: 150. araua. Arabako herri izendegia. (Onomastika).
- Euskaltzaindia: 155. araua. Nafarroako herri izendegia. (Onomastika).
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |