Edukira joan

Jenisei

Koordenatuak: 71°49′47″N 82°42′58″E / 71.8297°N 82.7161°E / 71.8297; 82.7161
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenisei
Енисей (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.487 km
Geografia
Map
Koordenatuak71°49′47″N 82°42′58″E / 71.8297°N 82.7161°E / 71.8297; 82.7161
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Tuva
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.580.000 km²
Arro hidrografikoaYenisey basin (en) Itzuli
Ur-emaria19.800 m³/s
LakuakSayano-Shushenskoe Reservoir (en) Itzuli eta Krasnoyarsk Reservoir (en) Itzuli
IturburuaTuva, Delgermörön (en) Itzuli eta Ider River (en) Itzuli
Bokalea
()
Kara eta Yenisei Gulf (en) Itzuli

Jenisei[1] (mongolieraz: Gorlog; errusieraz: Енисе́й) Siberiako ibai handiena eta Asiako nagusienetakoa da. 4.093 kilometroko luzera du eta bere arroa munduko zabalenetarikoa da: 2.620.000 km².

Jenisei Kyzylen (Tuva errepublikako hiriburua) sortzen da, Bolshe Jenisei edo Jenisei Handia eta Mali Jenisei edo Jenisei Txikia ibaien-bilgunean. Lehenbizikoak Ekialdeko Saian mendietan du iturria, eta bigarrenak Mongoliako Khoridol Saridag mendigunean. Siberia hegotik iparrera zeharkatzen du, eta 2.000 km luze den behe ibilbidean 40 km-ko zabalera izatera iristen da. Kara itsasoan, Ozeano Artikoan, isurtzen du ura, 300 km-ko luzera eta adar asko dituen estuarioan[2]. Jenisei Handia eta Jenisei Txikiaren bilgunetik ahora 3.487 km luze da, baina Jenisei Handiarena iturritzat hartuz gero, Jeniseik 4.093 km-ko luzera du[3].

Ibaiadar nagusiak Angara, Tunguska Harritsua eta Tunguska Beherea dira.

Jenisei ibaiaren bazterretan tribu nomadak bizi ziren, hala nola Ket edo Yugh tribuak. Hauek, Kott, Assan, Arin, Baikot edo Pumpokol tribuak bezala, XVII. eta XIX. mendeen artean errusiartu ziren politikoki. Gaur egun, Ket batzuk baino ez dira geratzen Jeniseiren ezkerraldean[4].

Ordokietako ibaien erregimena agertzen du: maiatz-ekainean izotz urtzeari dagokion urandia, ezkerretako ertzeko lurraldeak maiz urpean hartzen dituena eta abendutik martxora bitarteko ur gutxiagoko aldia[5].

Jeniseiren emaria 1936-1999 bitartean neurtua izan da Igarkan (itsasoratu baino 697 km lehenago)[6]. Gune horretan, drainatutako eremuak 2.440.000 km² ditu, arro osoaren % 93,1. Bertan urteko batez besteko emaria 18.395 m³/s da; emari handiena ekainean du (80.928 m³/s) eta txikiena abenduan (6.019 m³/s).

Jeniseiren batezbesteko emariak (m³/s), Igarkan neurtuak
Datuak: 1936 eta 1999 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]