Edukira joan

Jean Pierre Agerreberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Pierre Agerreberri

Bizitza
JaiotzaOnizepea, 1874
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaHeriotzaren harana1945eko azaroaren 23a (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakurre bilatzailea

Jean Pierre Pete Agerreberri (Onizepea, Zuberoa 1874 - Eureka meategia, Kalifornia, AEB, 1945eko azaroaren 23a), meatzari zuberotarra izan zen, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa[1].

Ume eta gaztetan, Kaliforniako urre aurkikuntzen berri izan zuen eta aitari etengabe hara joateko baimena eskatzen hasi zen. Azkenean, bere aitak amore eman eta 1890. urtean, 16 urte zituela, Ameriketako Estatu Batuetarantz abiatu zen.

Zenbait urte hizkuntza ikasten eta hainbat ogibide izan ostean (artzain, ganadu zaindari eta esne kamioien gidari, besteak beste), 1902an Goldfieldera heldu zen, urrea bilatzeko asmoarekin.

1905. urtean heldu zen Kaliforniako Heriotza ibarrera eta urte bereko ekainean ozta-ozta bizirik irten zen ibarra udako beroarekin gurutzatzetik. Greenland arrantxoko Oscar Denton-ek aurkitu baitzuen hiltzorian eta ostean zaindu. Hilabete geroago, Shorty Harrisekin batera Ballarat-erantza joan zen eta bidean, Petek itxura ona zuen bazterra ikusi zuen eta behin lanean hasita urrea zegoela ikusi zuten. Petek, bere gain hartu zuen muinoaren iparraldea eta Shorty-k hegoaldea.

Abuzturako, gutxienez 20 alderdi desberdin zeuden lanean zonaldean eta urre-tona 500 dolarretan saltzen zuten. Hirurehun gizon eta emakume zeuden jada bizitzen, geroago Harrisburg modura ezagutuko zen esparruan. Hasieran Agerreberri eta Shortyk Harrisberry izena jartzea akordatu zuten, baina geroago azken honek aldatu egin zuen.

1907an, Eureka meategia auzitan zegoen, 1909an Agerreberrik epaiketa irabazi zuen arte. 1907tik 1930. hamarkadaren hasieraraino egon zen lanean bertan, aberastasuna urritzen joan zen arte. Ia 35 urtetan zehar, azken urteetan izan zuen bere ilobaren laguntza salbuespen, Agerreberrik berak egiten zuen lan bakarrik Eureka meategian. 1945eko azaroaren 23an hil zen eta Lone Pine, Kalifornian dago ehortzita. Bere bizitzan zehar ateratako urreak 175.000 dolarreko balioa izan zezakeela estimatu da.

Eureka eta Aguereberry Point

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzako azken urteetan, Agerreberrik bisitariak meatzean zehar eramaten zituen, baita berak Heriotza ibarraren ikuspegi ikusgarria deitzen zion puntura ere. Bertatik, ibarraren ikuspegi ikusgarria dago. Zuberotarraren omenez, Aguereberry Point izena du lekuak.

Gaur egun, 1907an eraikitako etxeak zutik dirau, bi gelatadun eraikin sinplea izanik, gas-berogailu eta hozkailua daudelarik. Bertan bizi izan zen 1945. urtean hil zen arte. Erdiko kabina bisitarientzat eraiki zen 1941ean eta 1946. urtean ezkerreko kabina eraiki zen, zergatia oso argi ez dagoelarik. Eraikinen ondoan dagoen Eureka meategiko tunelak bisitatu daitezke, finkatu zirelako, nahiz eta linterna eramatea beharrezkoa den. Neguan meategia itxita dago, bertan hibernatzen duten saguzarrak babesteko.

Aguereberry Point-etik dagoen ikuspegia
Aguereberry Point-etik dagoen ikuspegia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pete Aguereberry, Urrea Kalifornian. George C. Pipkin. Xipri Arbelbidek euskaratua. Hazparne: Harriet.
  1. Bright, William. (1998). 1500 California place names : their origin and meaning. University of California Press ISBN 978-0-520-92054-5. PMC 785782270. (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).