Edukira joan

Jean Haritxelhar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Haritxelhar

Jean Haritxelhar 1995ean

6. euskaltzainburu

1989 - 2004
Luis Villasante - Andres Urrutia

Baigorriko auzapeza

1971 - 1980
zuzendari

1962 - 1988
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Gratien Haritschelhar
JaiotzaBaigorri1923ko maiatzaren 13a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBiarritz2013ko irailaren 1a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea
Doktorego ikaslea(k)Xarles Bidegain
Aurelia Arkotxa
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Bordele Montaigne Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jean-haritschelhar-1923-2013 Literaturaren Zubitegia: 518
Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Goian ezkerretik eskuinera: Koldo Mitxelena, Iratzeder, Jean Haritxelhar, Alfontso Irigoien, Luis Villasante, Jose Maria Satrustegi, Patxi Altuna eta Imanol Berriatua. Behean: Juan San Martin, Jose Luis Lizundia, Joseba Intxausti eta Xabier Kintana.

Jean Haritxelhar Duhalde (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Biarritz, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) euskaltzainburua, politikaria eta literatura ikerlaria izan zen. Haritxelharrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Baionako Euskal Museoaren zuzendaria izendatu zuten. «Izatez nafarra eta politikoki frantziar hiritarra» zela esaten zuen berak.[1]

Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordele-Montaigene unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten, eta euskaltzainburuorde 1966an (kargu horretan jardungo zuen, 1988an euskaltzainburu izendatu zuten arte). Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.

Euskal literaturako aztertzaile nabarmena izan zen hasieratik. Berak idatzi zituen Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche (1961), Le rythme poétique (4 7)-(4 6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962), Etchahun et Chamisso (1963) eta Contribution a l'étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963) azterlanak.

1967. urtean idatzi zuen Etchahun eta Otxalde idazlana eta 1969an Etxahuni buruzko doktoretza tesia: Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969), L'Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970).

« Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. »

Jose Ramon Etxebarria[2]


Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izendatu zuten 1982. urtean, eta Baionako Erakustokiko zuzendari izan zen. Euskaltzainburua izan zen 1988an Aita Villasantek utzitako lekua hartu zuenetik 2004ra.

1988an Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an Manuel Lekuona Saria jaso zuen. Baigorri jaioterriko auzapeza izan zen 1971tik 1980ra. EIZIEko ohorezko kide zen 1996az geroztik.

Ahotsak proiektuak 2010. urtean Haritxelharri eginiko elkarrizketaren laburpen bideoa.[3]

Euskaltzaina (1966-2013) eta Euskaltzainburua (1989-2004)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962az geroztik euskaltzain osoa, 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen, eta 1989tik 2004 arte seigarren euskaltzainburua. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.[4][5]

Euskaltzaindia bilera 1992an

Pilotazale amorratua zen eta bereziki joko luzeaz. Erreboteko txapelduna izan zen Frantzian Baigorriko taldearekin.[6]

Egundainotik pilota maite zuen eta 1943an Zaharrer Segitaldeak luzeko xapelgoa irabazi zuela, Errekalde, Olçomendy anaiak, Petrikorena eta Haritschelharrekin. “Ikasleak” erreboteko taldean ere jokatu zuen besteak beste hauekin: Doyharzabal, Piztia, eskuin I. Larrea, Paul eta Jean Fagoaga eta Jimmy Etcheberry.[7]

1968az geroz ordea Pilotako Federazioan ere sartua baitzen, 1970ean berriz Pilota aldizkaria sortua baitzuen. Hainbat artikulu argitaratu zituen, gehienak euskal pilotaz orokorrean baina erreboteaz eta laxoaz batez ere.

  • «Le "lachua" aux Aldudes» (1964).[8][9]
  • Haritxelhar, Jean. Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. (1994) Bulletin du Musée Basque, 1-24 or.[10]

Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko lehendakaria izan zen 28 urtez 1980tik. Hegoaldeko Pilotarien Batzarra geroago sortu zen eta Haritxelharri omenaldia egin zion 1986an Markinan.[6]

Baigorriko alkatea izan zen 9 urtez.[6]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz argitaratu zituen 13 liburutan euskara bera, hizkuntzalaritza, eta literatur kritika jorratu zituen:

Artikuluak aldizkarietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkarietan Gure herria, Bulletin du Musée Basque, Revista de Etnografía, Euskera, Bulletin hispanique, Pilotari eta Estudios de Deusto agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Herria astekarian idazten zuen astero (Gexan Pontto izengoitiaz).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Andres IÑIGO: «Adio Jean Haritschelhar, seigarren merindadeko euskaltzain nafarra», Gara, 2013-09-03.
  2. Etxebarria, Jose Ramon. (2017). Katedralaren eraikuntza (Ikergazte 2017, Bideoa). Udako Euskal Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Noiz kontsultatua: 2017-12-04).
  3. Jean Haritxelarren ahotsak. Ahotsak.com. Youtube (2014ko urtarrila).
  4. Olano, Jon. (2013-09-02). «Xabier Kintana: "Haritxelarrek segida eman die Villasantek Euskaltzaindiarentzat ezarritako helburuei"» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Haritxelhar, Jean», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  6. a b c Arraztoa, Tiburcio, 1952-. (D.L. 2010). Laxoa la pelota en la plaza. Cénlit ISBN 978-84-96634-60-2. PMC 776278561. (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  7. a b Jean Haritschelhar Manuel Lekuona Saria. Eusko Ikaskuntza.
  8. (Frantsesez) Haritschelhar, Jean. (1964). «Le "lachua" aux Aldudes» kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  9. «Le "lachua" aux Aldudes. - Euskal kultura prentsan - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  10. (Frantsesez) Haritxelhar, Jean. (1994). Le rabot et la longue. Contribution à l’histoire de la pelote au XIXe siècle. Bulletin du Musée Basque, 1-24 or..
  11. Haritschelhar, Jean. (2002). Laxotik errabotera. ASJU.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]