Edukira joan

Jean Dalbarade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Dalbarade
Bizitza
JaiotzaBiarritz1743ko abuztuaren 31
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1819ko abenduaren 31 (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta kortsarioa
Jasotako sariak
Graduacontre-amiral (en) Itzuli

Jean Dalbarade edo d'Albarade (Miarritze, 1743ko abuztuaren 31 - Donibane Lohizune, 1819ko abenduaren 31) Lapurdiko militarra izan zen, kortsario ospetsu bilakatu zena. 16 urte zituela itsasoratu zen lehen aldiz. 1779. urtean Duchesse de Chartres ontziaren buru zela, ontzi ingeles bati eraso zion, baina hurbilean zeuden beste bi ontzi ingelesek menderatu eta eraman zuten D´Albarade 1780. urtera arte. Diru-zigorra ordaindu zuenean Aigle ontziaren kapitain bihurtu zen eta garaipen ugari lortu zituen ingelesen aurka.

Bere ontzian errege armadatik ihesi joanak onartzen zituelako salatu zuten, eta gobernuak itsaslapur izateko eskubidea kendu zion. Hala eta guztiz ere, armadan onartu, kapitain egin eta San Luisen ordenako izendatu zuten 1787. urtean. 1793. urtean Itsas arazoetarako ministro izendatu zuten, baina traidoretzat hartu zuten jakobino ez izateagatik, eta kargua kendu zioten. Azkenik, almiranteorde izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]