Jean Casimir-Perier
Itxura
Jean Casimir-Perier (Paris, 1847ko azaroaren 8a - ib., 1907ko martxoaren 11) frantziar politikaria izan zen, 1894 eta 1895 artean presidente izandakoa.
Auguste Casimir-Perier ministroaren semea, familiako tradizioa bestelakoa bazen ere, ezkertiar errepublikanoen taldean sartu zen. Sadi Carnot erail zutenean, presidente hautatu zuten. Bere ministroak azpijokoetan aritu zirenez, dimititu zuen eta meatze-negozioei ekin zion.