Javier Alberdi
Javier Alberdi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abesbatza-zuzendaria |
Kidetza | Aita Donostia abesbatza |
Ahots mota | tenorra |
Javier Alberdi (Donostia, 1964) abesbatza-zuzendaria eta tenorra da.
Aita Donostia abesbatzako zuzendaria da 1990etik. Talde honekin eratu du bere zuzendari nortasuna, berarekin kontzertuak eskaini ditu beste komunitate batzuetan (Errioxa, Kantabria, Madril, Asturias, Nafarroa, Huesca, Toledo, Aragoi, Leon, Bartzelona...), baita atzerrian ere (Frantzian eta Argentinan). [1] [2]
Abesbatza lehiaketetan parte hartu dute (Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga). 1993an Autol-en (Errioxa) lehenengo saria lortu zuten.
Javier Alberdi Kea Ahots Taldeko kidea da, Euskal Herriko musika garaikideaz esklusiboki jarduten duen ahots talde bakarra da Enrique Azurza-k zuzentzen duen talde hori.
1998tik Javier Alberdi Aita Donostia Musika-Astearen zuzendari artistikoa da, Donostiako musika-giroan presentzia garrantzitsu bat lortu duen jaialdia.[3][4]
Formazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika ikasketetan txiki-txikitatik hasi zen hiriko kontserbatorioan. Bertan Esteban Elizondo eta Tomás Aragüés Bernad izan ziren bere irakasleetako batzuk.
San Ignazio abesbatzan Pablo Garayoa-ren zuzendaritzapean ibili zen.
1979tik 1998ra bitarte Donostiako Orfeoian aritu zen tenor moduan Antxón Ayestarán eta José Antonio Sainz Alfaro maisuen zuzendaritzapean.
Kantu ikasketak egin zituen Herminia Laborde-rekin eta Almudena Ortega-rekin, eta hainbat kontzertutan jardun zuen solista gisa.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Donostia Abesbatzarekin hainbat lehiaketetan parte hartu du, kasurako: Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga. Emaitza bikainak lortu ditu horietan, adibidez, 1993an Autol-en (Errioxa) lortu zuen lehenengo saria.
2013an Javier Alberdi zen abesbatza hau osatzen zuten 74 ahots mistoen zuzendaria Talavera de la Reinan Musika Sakroaren XX. Zikloan parte hartu zuenean, Abesbatza Polifonikoen Topaketa Nazionalean.[5][6]
Karl Jenkins musikagilearen Gizon armaduna-Pakearen aldeko Meza lana plazaratu zuen 2014an Kantaka abesbatzarekin batera. Lazkaoko Areria kulturgunean kantatu zuten lehen aldiz apirilaren 25an, Hain zuzen, obraren estreinaldiaren 14. urteurrenean.[7]
2015an Gipuzkoa Kirola sariak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen,[8] 2016an Andosillako aste santuan, eta 70 ahots mistoekin Bartzelonako Cantate-an.
Kantaka eta Urmaiz abesbatzak zuzendu zituen 2021ean Gabriel Fauré konposatzailearen Requiem Op. 48 eta Cantique de Jean Racine obrak interpretatzeko.[9]
Zuzendutako zenbait obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agurra Isidro eta J.L. Ansorena
- Aita gurea Aita Madina
- Alleluia Josu Elberdin
- Ave Maria Usanditzaga
- Ave Verum Karl Jenkins
- Bihotz bat Pablo Sorozabal
- Cantique Gabriel Fauré
- Dirait-on Morten Lauridsen
- El día que me quieras C. Gardel / A. Le Pera / Felix Vera
- Gizon armaduna - Bakearen aldeko meza, Karl Jenkins[10]
- Goiko Mendian Jesus Guridi
- Hallelujah L. Cohen / R. Emerson
- Herribehera B. Lertxundi / Lorenzo Ondarra
- Ilunabarra Santesteban
- Izar ederrak J. Elberdin
- Languir me fais Claudin de Sermisy (1490-1562)
- O bone Jesu Joanes Antxieta
- Requiem (Fauré) Gabriel Fauré
- Ronda de enamorados R. Soutullo eta Juan Vert.
- Segalariak Josu Elberdin
- Signore Delle Cime Di Marzi
- Tebje Pajom Dmitri Bortnjanski
- Va, pensiero G. Verdi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal kultura - Agenda. «Aita Donostia Abesbatzak Paranán kontzertu bat eskainiko du euskal folklorea ezagutarazteko helburuarekin» www.euskalkultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
- ↑ «Aita Donostia Abesbatza Argentinara joanen da, konpositore ezaguna bezala - GARA - euskalherria.com» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070607/22402/es/Incluyen/recital/Orfeon/Donostiarra/Semana/Musical/Aita/Donostia «Incluyen un recital del Orfe�n Donostiarra en la Semana Musical Aita Donostia - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La XV Semana Musical Aita Donostia recuerda a Ondarra» El Diario Vasco 2012-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
- ↑ manchacentrotvcrip. (2014-05-08). Coral Aita Donostia. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ ImasTv CR. (2015-03-10). Coral Aita Donosti. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ Urrutikoetxea, Ane. (2014). «Bake kantuak Lazkaon» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ Premios Gipuzkoa Kirolak. (2015-12-23). La Coral Aita de Donostia en los Gipuzkoa Kirolak/ Aita Donostia Korala sarietan. (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
- ↑ «Kantaka eta Urmaiz abesbatzak - Goierri» gitb.eus 2021-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ «Gerraren aurkako aldarria, lau haizetara - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aita Donostia abesbatza Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan
- Aita Donostia abesbatza Kulturklik-en
- Kea ahots taldea
- Gaur (21) hasiko da Aita Donostia Aste Musikalaren bostgarren ekitaldia (Argia, 2002-05-21)
- Aita Donostia Abesbatzak 25. urtemuga ospatuko du[Betiko hautsitako esteka] (Irutxuloko hitza, 2010/02/26)
- Bake kantuak Lazkaon Kantaka eta Aita Donostia abesbatzek Karl Jenkins (Gales, 1944) konpositorearen The Armed Man meza kantatzen dute. (Berria, 2014-04-25)
- «Kantaka eta Urmaiz abesbatzak - Goierri» gitb.eus. Gabriel Fauré konposatzailearen Requiem Op. 48 eta Cantique de Jean Racine obrak interpretatu zituzten Xabier Alberdiren zuzendaritzapean.