Edukira joan

Jarrai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jarrai
Datuak
Motagazte erakunde politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaEusko abertzaletasuna, Marxismoa, Sozialismo iraultzailea eta independentzia
Jarduera
Honen parteezker abertzale eta Koordinadora Abertzale Sozialista
Historia
Sorrera1979ko maiatzaren 6a
OndorengoakHaika
Desagerpena2000
Koloreak    
Jarrai, KAS eta Segiren graffitiak Eibarren.

Jarrai Euskal Herriko gazte erakunde independentista eta sozialista zen. 1979ko maiatzaren 6an sortu zen, aurrekari bezala Euskadiko Gaztedi Abertzaleen Mugimendua (EGAM) eta Gazteria Abertzale Iraultzailea (GAI) izan zituen. Hego Euskal Herriko gazteen artean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren, ezker abertzalearen erreferentea zen. Halaber, KASen gazteriatzat kontsideratua zegoen.

1994ko maiatzaren leheneko kartela.

1978ko udan HASI eta LAIA alderdietako (Garaiotan bi hauek KASen barruan zeuden) gazteak KASekin bat egiten zuten gazteak bilduko zituen erakunde bat sortzeko oinarriak jarri zituzten, gerora beste gazte independiente batzuk atxikitu zirelarik, behin-behinean KAS gazteriak izena hartu zuen antolakunde honek. Bizkaia eta Gipuzkoan hasi zuen bere jarduna eta gutxira Hego Euskal Herriko beste herrialdeetara ere zabaldu zen. Erakundea zabaltzen joan zen heinean eztabaida eta hausnarketak zabalduz joan ziren Euskal Herriko gazte mugimenduaren historia, EGAM eta GAI bezalako erakunde abertzaleen esperientzien inguruan, erakundearen izaeraren inguruan eta beste hainbat gaien inguruan.[1]

1979an Jarraik bere Sorrera Biltzarra burutu zuen bi zatita egin zena. Urte bereko apirilean Leioako Unibertsitatean egindako lehenengo zatia delegatu izaera izan zuen eta Jarrai gazte erakunde abertzale sozialista eta autonomo bezala definitu zen eta eskubide osoko kide gisa KASen barneratzea erabaki zen, ulertuta "Euskal Herrian KASek osatzen zuela alternatiba demokratiko eta apurtzaile bakarra". Maiatzaren 6an Beasainen burututako bigarren zatian, militante guztiak parte hartu zuten eta lehen zatian onartutakoa berrestu egin zen. Sorrera Biltzar hau bukatuta Jarraik bere aurkezpen publikoa egin zuen urte bereko maiatzaren 10ean Bilbon.[1]

1979an KAS gidaritza bloke bezala definitu zenean (KAS gidaritza blokea ponentzia onartzean) Jarrai gazte mugimendurako KASeko erakunde bezala definitu zen, gazteriaren problematika lantzeko bere izaera guztietan. Gidaritza Blokearen kide gisa bere estruktura militantea hertsia, kohesio handikoa eta barne homogenizazio altukoa zen, bere barnean jarduera zatikatzaile eta korronterik gabekoa.[2]

1992an HASI alderdia disolbatzean KASen barruan birmoldatze prozesu bat hasi zen 1994an Txinaurri izeneko dokumentu bat osatzera eraman zuena eta ordurarteko KASen antolakuntza ereduari kritika sakonak egiten zuena, honek ASKren disoluzioa ekarri zuen eta KASetik LAB eta Jarrairen irteera.[3]

2000. urtean Gazteriakekin batu zen Kanbon egin zen Gazte Topagunean, Haika erakundea sortuz[4]. Haikaren ilegalizazioaren ondorioz gazte talde bat bildu eta Segi izeneko erakundea antolatu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak ETArekin zerikusia duen talde terroristatzat hartzen du 2007tik.

2007ko otsailaren 4ean, Espainiako Auzitegi Goreneko deklarazio batetik ihesita zeuden Jarrai, Haika eta Segiko 19 lagunetik 18 atxilotu zituen Ertzaintzak Bilbon.

1996an, Juan Maria Atutxak, Jarrai ilegalizatzearen alde agertu zen publikoki.

Atutxaren iritzian KAS, Egizan, Jarrai eta Amnistiaren aldeko batzordeak legez kanpo uztea gauza on bat izango zen[5].

« Nik ulertzen dut agian ez dela zuzenena baina zera esan ahal dut: legez kanpo utz ditzagun sigla alegal horiek. Ilegaltzat har ditzagun. Eta hauek legez kanpo uztea diot: Jarrai, Egizan, Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta KAS. Gutxienez sigla hauek. Beraz, komunikabideen aurrean erakunde hauen siglen ordezkari, bozeramaile edo arduraduna ustezko delitugilea dela adierazi dezagun »
Juan Maria Atutxa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren burua, 1996

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Manual Ideologico» (PDF) Jarrai: 39. (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Manual Ideologico» (PDF) Jarrai: 25 - 31. (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).
  3. «Glosarioa» (PDF) Ezker Abertzalea Zutik eta abian: 21. (Noiz kontsultatua: 2016-06-02).
  4. «Gazteriak eta Jarrai erakunde bakarrerantz» argia.eus 1999-11-07.
  5. {{erreferentzia|url=http://elpais.com/diario/1996/02/07/espana/823647623_850215.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jarrai Aldatu lotura Wikidatan