Edukira joan

Jane Richardson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Richardson

Bizitza
JaiotzaTeaneck1941eko urtarrilaren 25a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)David C. Richardson (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Swarthmore College (en) Itzuli
Teaneck High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiofisikaria, biokimikaria eta computational biologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Duke Unibertsitatea  (1970 -
Jasotako sariak
InfluentziakChristian Boehmer Anfinsen
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
kinemage.biochem.duke.edu…

Jane Shelby Richardson (Teaneck, New Jersey, AEB, 1941eko urtarrilaren 25a) biofisikoa eta proteinen hiru dimentsioko egitura irudikatzeko, Richardson-en diagramak edo zinta-diagramen asmatzailea da.[1] Biokimikako irakaslea da Dukeko Unibertsitatean.[1]

Richardson 1941eko urtarrilaren 25ean jaio zen eta New Jerseyn hazi zen. Aita ingeniari elektrikoa zuen eta ama ingeleseko irakaslea. Gurasoek alabaren zientziarekiko interesa piztu zuten, lehen hezkuntzan herriko astronomia-klubetako kidea baitzen.[2] 1958an, Teaneck-eko Bigarren Hezkuntzako Eskolan ikasle zela, hirugarren postua lortu zuen Westinghouse zientzia-talentua bilatzeko lehiaketan. Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako lehiaketa zientifiko estatubatuarra da Westinghouse, eta Sputnik satelitearen orbita kalkulatu zuen, bere behaketetatik abiatuta.[3][4]

Swarthmoreko Unibertsitatean matrikulatu zen, matematika, astronomia eta fisika ikasteko asmoz; azkenean, Filosofiaren egitea erabaki zuen zuen, baina Fisikako zenbait irakasgai ere egin zituen. Filosofiako ikasketak Harvardeko Unibertsitatean jarraitu zituen, eta 1966an master maila jaso zuen.[1] Institutuko ikasleei irakasteko gaitasunik ez zuela sinetsi ondoren, David Richardson senarrarekin bat egin zuen. Senarra orduan, Massachusettseko Institutu Teknologikoan doktoretza bat egiten ari zen. 1970ean, senar-emazteak Dukeko Unibertsitatera joan ziren, eta han ikerketa-talde bat zuzendu zuen.[5] Jane Richardsonek Biokimikako James Buchanan Duke katedra bete du Dukeko Unibertsitatean.[4]

Jarduera zientifikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jane Richardson-ek marraztutako isomerasa fosfatoaren zinten irudikapen eskematikoa.
Behar bezala kokatutako bi alaninen atomoen arteko kontaktu-puntuak

Harvardeko Unibertsitatean Filosofiako masterrean graduatu ondoren, Richardson teknikari lanetan hasi zen Massachusettseko Institutu Teknologikoan, senarraren talde berean. Estafilokokoen nukleasa proteinaren egitura tridimentsionalaren (PDB 1SNS identifikazio-kodea) X izpien kristalografia bidezko azterketan parte hartu zuen, proteina ezagunen lehen egituretako batean.[6][7][8][9] Dukeko Unibertsitatean, Janek eta David Richardsonek superoxido dismutasaren lehen kristal-egitura zehaztu zuten (2DOE identifikazio-kodea).[5][10][11]

Aldez aurretik biokimikan esperientziarik izan ez arren, Jane Richarson proteina desberdinetako molekulek egitura-elementu komunak zituztela ikusi zuen eta familiatan sailkatzeko balio zezaketela, gainera. Ohar garrantzitsu hori taxonomia botanikoari buruzko ezagutzetatik sortu zen, Harvardeko irakasgai honetako ikastaroetan ikasitakoetatik, unibertsitateko ikasketetan entzule gisa aritu baitzen.[4] Emaitza hori 1977an, Nature aldizkarian argitaratu zuen.[12] Ikerketa horretan, bere diagrama eponimoak marrazten hasi zen egiturak interpretatzeko metodo gisa.[5][13] Irudikapen horiek 1981ean agertu ziren lehen aldiz Advances in Protein Chemistry-n, egitura-bioinformatikoaren argitalpen batean, eta proteinen egiturak ilustratzeko modu estandarra bihurtu ziren.[3][14] Horri dagokionez, Peter Agre Nobel saridunak eta Dukeko irakasleak hauxe esan zuen: "Jane eta Daviden lanak proteinen forma ezagutarazten lagundu zigun, eta, hortik aurrera, errazagoa izan zen haien funtzioa ulertzea."[5]

Ondoren, Richardsontarren interes zientifikoak sintesi biokimikoaren eta biologia konputazionalaren eremuetara zabaldu ziren; 80ko hamarkadan, proteina-noboa diseinatzen aitzindarien artean egon ziren.[15] Hurrengo hamarkadan, molekulak grafikoki irudikatzeko "kinemagen" sistema garatu zuten. David Richardson-ek Mage programa idatzi zuen ordenagailuz erakusteko. Garai hartan, Protein Science aldizkari berrian argitaratu zen, eta metodo bat asmatu zuten kontaktu atomiko guztiak aztertzeko, proteinen barruko paketatzearen kalitatea eta beste molekula batzuekiko elkarreraginak neurtzeko.[16][4] Berrikiago, RNAren egitura-eskemen eta proteinen azterketa egin zuten, RNAren (ROC) Ontologia Partzuergoaren parte gisa.[17][18] CASP8 proiektuan, proteina-egiturak iragartzeko nazioarteko esperimentuan, aholkulari izan ziren.[19] Bere taldea makromolekulen X izpien kristalografiarako PHENIX programak garatzen laguntzen duten lau taldeetako bat da. Makromolekulek beren web gunean kokatzen dituzte eta MolProbity aplikazioa mantentzen dute, proteinen eta ARN egituren ereduak balioztatzeko eta hobetzeko zerbitzua.[20][21] MolProbityk KiNG programa (Mageren ondorengoa) erabiltzen du sareko nabigatzaileetan kinemagen edo kinemairudi tridimentsionalak erakusteko.[22] Jane Richardson-ek Worldwide Protein Data Bank (wwPDB) proiektuan parte hartzen du, X izpien difrakzioaren eta erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez zehaztutako egiturak baliozkotzeko.[23]

Jane Richardsonek hainbat aintzatespen jaso ditu bere lan zientifikoagatik. 1985eko uztailean MacArthur beka bat jaso zuen biokimikan egindako lanagatik.[24]

Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko eta Arte eta Zientzien Akademia Estatubatuarreko kidea da 1991tik, eta Medikuntza Institutuko kidea 2006tik.[3]

Elkarte Biofisikoko lehendakari izan zen 2012 eta 2013 bitartean, eta Amerikako Kristalografia Elkarteko bazkide 2012an.[25][26]

Zientzien Akademia Nazionalean betetzen dituen eginkizunen artean, Richardsonek aholkuak ematen dizkie Etxe Zuriari eta pentagonoari garrantzi nazionaleko gai zientifikoetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Jane S. Richardson. Chemical Heritage Foundation.
  2. Jessica Roseberry.
  3. a b c Vanderkam, Laura. (28 de mayo de 2008). «Finding Order: Jane Richardson» Scientific American.
  4. a b c d Bihar, S. (agosto de 2004). «Ribbon Diagrams and Protein Taxonomy: A profile of Jane S. Richardson» The Biological Physicist (Division of Biological Physics of the American Physical Society) 4 (3): 5..
  5. a b c d Basgall, Monte. (13 de enero de 2008). «Ribbon Diagrams» Duke Research.
  6. RCSB.org. .
  7. Kosara, Robert. (noviembre-diciembre de 2008). «Structures Smaller than Light» American Scientist 96 (6): 498.  doi:10.1511/2008.75.498..
  8. Arnone A.A., Bier C.J., Cotton F.A., Day V.W., Hazen E.E. Jr., Richardson D.C., Richardson J.S., and Yonath A.. (1971). «A High Resolution Structure of an Inhibitor Complex of the Extracellular Nuclease of Staphylococcus aureus: I. Experimental Procedures and Chain Tracing» Journal of Biological Chemistry 246: 2303–2316..
  9. Richardson J.S., Richardson D.C.. (2012). «Studying and Polishing the PDB's Macromolecules» Biopolymers 99: 170–182.  doi:10.1002/bip.22108. OCLC .3535681 PMID 23023928..
  10. RCSB.org
  11. Richardson J.S., Thomas K.A., Rubin B.H., Richardson D.C.. (1975). «Crystal Structure of Bovine Cu,Zn Superoxide Dismutase at 3Å Resolution: Chain Tracing and Metal Ligands» Proceedings of the National Academy of Sciences USA 72: 1349–1353.  doi:10.1073/pnas.72.4.1349. OCLC .432531 PMID 1055410..
  12. Richardson, Jane S.. (11 de agosto de 1977). «β-sheet topology and the relatedness of proteins» Nature 268 (5620): 495-500.  doi:10.1038/268495a0. PMID 329147..
  13. Richardson J.S., Richardson D.C.. (2013). «Doing molecular biophysics: Finding, naming, and picturing signal within complexity» Annual Review of Biophysics 42: 1-28.  doi:10.1146/annurev-biophys-083012-130353. OCLC .3695750 PMID 23451888..
  14. Richardson, Jane S.. The Anatomy and Taxonomy of Protein Structure. .
  15. Richardson J.S., Richardson D.C.. (1989). «The De Novo Design of Protein Structures» Trends in Biochemical Science 14 (7): 304-309.  doi:10.1016/0968-0004(89)90070-4. PMID 2672455..
  16. Richardson D.C., Richardson J.S.. (enero de 1992). «The Kinemage: A Tool for Scientific Illustration» Protein Science 1 (1): 3-9.  doi:10.1002/pro.5560010102. OCLC .2142077 PMID 1304880..
  17. Richardson J.S., Schneider B., Murray L.W., Kapral G.J., Immormino R.M., Headd J.J., Richardson D.C., Ham D., Hershkovits E., Williams L.D., Keating K.S., Pyle A.M., Micallef D., Westbrook J., Berman H.M.. (2008). «RNA Backbone: Consensus All-angle Conformers and Modular String Nomenclature (an RNA Ontology Consortium contribution)» RNA 14 (3): 465–481.  doi:10.1261/rna.657708. OCLC .2248255 PMID 18192612..
  18. Keedy D.A., Williams C.J., Headd J.J., Arendall W.B. III, Chen V.B., Kapral G.J., Gillespie R.M., Block J.N., Zemla A., Richardson D.C., Richardson J.S.. (2009). «The other 90% of the protein: Assessment beyond the Cαs for CASP8 template-based and high-accuracy models» Proteins : Structure, Function, and Bioinformatics 77: 29–49.  doi:10.1002/prot.22551. OCLC .2877634 PMID 19731372..
  19. Predictioncenter.org
  20. Adams P.D., Afonine P.V., Bunkóczi G., Chen V.B., Davis I.W., Echols N., Headd J.J., Hung L.-W., Kapral G.J., Grosse-Kunstleve R.W., McCoy A.J., Moriarty N.W., Oeffner R., Read R.J., Richardson D.C., Richardson J.S., Terwilliger T.C., Zwart P.H.. (2010). «PHENIX: a comprehensive Python-based system for macromolecular structure solution» Acta Crystallographica D 66 (Pt 1): 12–21.  doi:10.1107/S0907444909052925. OCLC .2815670 PMID 20124702..
  21. Chen V.B., Arendall W.B. III, Headd J.J., Keedy D.A., Immormino R.M., Kapral G.J., Murray L.W., Richardson J.S., Richardson D.C.. (2010). «MolProbity: all-atom structure validation for macromolecular crystallography» Acta Crystallographica D 66 (Pt 1): 213–221.  doi:10.1107/S0907444909042073. OCLC .2803126 PMID 20057044..
  22. Read R.J., Adams P.D., Arendall W.B. III, Brunger A.T., Emsley P., Joosten R.P., Kleywegt G.J., Krissinel E.B., Lütteke T., Otwinowski Z., Perrakis A., Richardson J.S., Sheffler W.H., Smith J.L., Tickle I.J., Vriend G., Zwart P.H.. (2011). «A New Generation of Crystallographic Validation Tools for the Protein Data Bank» Structure 19: 1395–1412.  doi:10.1016/j.str.2011.08.006. OCLC .3195755 PMID 22000512..
  23. Montelione G.T., Nilges M., Bax A., Guntert P., Herrmann T., Richardson J.S., Schwieters C., Vranken W.F., Vuister G.W., Wishart D.S., Berman H.M., Kleywegt G.J., Markley J.L.. (2013). «Recommendations of the NMR Structure Validation Task Force» Structure 21: 1563–1570.  doi:10.1016/j.str.2013.07.021. OCLC .3884077 PMID 24010715..
  24. Jane Richardson. The John D. and Catherine T. MacArthur Foundation.
  25. «Biophysicist in Profile: Jane S. Richardson» Biophysical Society newsletter febrero de 2012.
  26. ACA Fellows. ACA.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]