Janakpur
Janakpur जनकपुर नगरपालिका | |
---|---|
hiria | |
Janaki Mandir tenploa, Janakpurren Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nepal |
Zona | Janakpur Gunea |
Izen ofiziala | Janakpur |
Posta kodea | 45600 |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°42′44″N 85°55′18″E / 26.7122°N 85.9217°E |
Azalera | 100,2 km² |
Altuera | 74 m |
Demografia | |
Biztanleria | 97.776 (2011) |
Dentsitatea | 976 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 041 |
janakpurmun.gov.np |
Janakpur edo Janakpurdham (nepaleraz जनकपुर नगरपालिका) Nepalgo hiri historiko eta erlijioso garrantzitsuenetako bat da. Aldi berean Janakpur Guneko hiriburua ere bada. Indiako mugatik oso gertu dagoenez (20 km eskas) eta bere garrantzia dela eta, erromes hindu ugari dator Indiatik.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rama jainko hinduaren aitaordea izan zen Janak erregearen hiria bertan zegoela uste da, hortik Janaken hiria izena jarri izana.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia luzea du Janakpurrek, beti ere testu sakratuei loturikoa.
- Shatapatha Brahmana (k.a X mendea): testu honek dioenez Māthava Videgha erregea Sadānirā (Gandaki) ibaia gurutzatu zuen lehenengoa izan zen eta Videha erreinua sortu zuen hiriburua Mithila izanik. Historikoki Mithilanchal deitu izan zaio hiriari.
- Ramayana(k.a. III mendea): idatzi honek Janak erregearen historia kontatzen du.
Diotenez Buda eta jainismoaren sortzailea izan zen Mahavira ere hemen bizi izan ziren.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Janakpur Terai lautadan kokaturik dagoen hiria da eta beraz beroa eta oso hezea da. Katmandutik 400 kilometrotara dago eta Indiako mugatik 20 kilometrotara baino ez. Ibai ugarik zeharkatzen dute Janakpur, hala nola, Dudhmati, Jalad, Rato, Balan eta Kamala ibaiek. Ura Himalaiatik dator eta Ganges ibaira doa.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Janakpurreko ondasun nabarmen guztiak hinduismoarekin loturik daude.
- Janaki Mandir: hiriko tenplo handiena eta Nepal osoko handienetakoa da. Bazarraren ipar-mendebaldean kokaturik dago. Brisabhanu Kunwar erreginak eraiki zuen 1898an.
- Ram Mandir: Amar Singh Thapa soldadu ghurkak jaso zuen. Janakpurreko tenplo zaharrena da.
- Vivah Mandap: Lorategi ederrak dituen tenploa da.
- Dhanush Sagar eta Ganga Sagar: Hiriko 200 bainuleku sakratuetako bi famatuenak dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Janakpur - Wikivoyage