Jamelia
Jamelia | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Handsworth, 1981eko urtarrilaren 11 (43 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | CTC Kingshurst Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, telebista aurkezlea eta estudioko musikaria |
Genero artistikoa | R&B garaikidea rhythm and bluesa pop musika hip hop musika soula |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Parlophone (en) Capitol Records Universal Music Group Xploded Music (en) |
Jamelia Niela Davis, Jamelia izenez ezaguna' (1981eko urtarrilaren 11) britainiar abeslaria da. Hiru disko kaleratu ditu.
Hasierako bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamelia guraso jamaikarrengandik jaio zen Birminghamen. Ama ezkongabeak hazi zuen han, kontzeju-etxalde batean.
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 urte zituela Capitol Records-ekin sinatu zuen. 1999an bere lehen singlea kaleratu zuen, "So High". Ez zuen kopia asko saldu, beraz, Jamelia Capitol Records utzi eta Parlophone-rekin sinatu zuen. Drama bere lehen diskoa kaleratu zuten 2000. urtean.
2003ko irailaren 29an bere bigarren diskoa argitaratu zuen Thank You. Zazpi single atera ziren diskotik. "Superstar" bigarren singlea Erresuma Batuko Singleen Zerrendaren hirugarren postua lortu zuen. Lehen postua lortu zuen Australian eta Herbehereetan. "Thank You" hirugarren singlea bigarren postua lortu zuen Erresuma Batuan. 2005eko BRIT sarietan britainiar single onenaren saria jaso zuen. "See It in a Boy's Eyes" laugarren singlea Jameliak idatzi zuen Chris Martinekin batera. Erresuma Batuko Singleen Zerrendaren bosgarren postua lortu zuen. Jameliaren disko hori Erresuma Batuan gehien saldu dena da.
Jameliaren Walk with Me hirugarren diskoa 2006an kaleratu zen.
2013ko azaroan, Loose Women telesailaren aurkezle bihurtu zen. [1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Drama (2000)
- Thank You (2003)
- Walk with Me (2006)
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamelia bere lehen alaba Teja izan zuen 2001ean. 2005ean bere bigarren alaba Tiani izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jamelia Proud To Be A Loose Woman - OnTheBox» www.onthebox.com.