Jacqueline Felice Almaniakoa
Jacqueline Felice Almaniakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacobina Felice |
Jaiotza | Florentzia, XIII. mendea |
Heriotza | ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Jacqueline Felice Almaniakoa (italieraz: Jacobina Felice; latinez: Jacoba Felicie) (fl. 1322) XIV. mende hasierako mediku frantziarra izan zen, Florentzian jaioa eta Parisen lan egin zuena. 1322an epaitegiratu zuten praktika ilegalengatik.[1]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi mailako familia batekoa zen (bere burua «nobilis mulier domino Jacoba» izendatzen zuen).
Emakume nahiz gizonei ematen zien harreta eta osasun gaietan aditua zen. Bere tratamenduek izen ona zeukaten eta beste sendagileek osatzen ez zituzten sukar, paralisi eta abar tratatzen zituen. Emakumeen hainbat osasun arazo tratatzen zituen, adibidez, genitaletakoak.[2] Ez zen unibertsitatera joan, baina medikuen teknika berdinak erabiltze zituen: gaixoak bisitatu, gorputza oskultatu, haien txiza aztertu eta tratamentuak eman (laxanteak, digestiboak eta medikamentuak). Horri, zeukan arrakasta gehituta, garai hartako medikuek ez zuten begi onez ikusten.[3] Gaixoei sendatzen baziren bakarrik kobratzen zien bere zerbitzua.
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1322an legez kanpo praktikatzeagatik akusatua izan zen eta epailearen aurrera eraman zuten. Parisko Medikuntza Eskolak lizentzia gabe aritzeagatik demanda jarri zion.
Defentsa moduan, Jaquelinek argudiatu zuen ez zela egokia gizon batek emakume gaixoen gorputza ikutzea. 8 lekuko izan zituen bere pazienteak izandakoak, bat izan ezik (bere praktiken egokitasunaz hitz egin zuena). Lekukoetako batek esan zuen Parisko mediku guztiek baino izen hobea zeukan sendagile eta zirjau gisa.[4]
Hala ere, epaiketan errudun aurkitu zuten, debekatu egin zioten lanean jarraitzea: 60 libera paristarreko isuna ordaindu behar izan zuen eta praktikatzen jarraituz gero eskomikatu egingo zutela esan zioten. Fiskalen arabera, ez zuen mediku heziketarik jaso, sendagile moduan praktikatu ahal izateko eta ez ziren saiatu bere ezagutzak neurtzen. Mediku gizonek sendatu ez zituzten gaixoak sendatu zituela frogatuta geratu zen arren, epailearen iritziz gizonek hobeto ulertzen zuten medikuntza emakumeek baino. Horren ondorioz, emakumeek ezin izan zuten medikuntza ikasi Frantzian XIX. mende bukaera arte. Ez dakigu lanean jarraitu zuen ala ez.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pigeon, M. (2014). «Monique frize» Recherches Feministes 27(1): 273-278..
- ↑ Green, Monica H. (2006). «Getting to the source: The case of Jacoba Felicie and the impact of the portable medieval reader on the canon of medieval women's history» Medieval Feminist Forum 42: 49-62..
- ↑ Minkowski, William L. (1992). «Women Healers of the Middle Ages: Selected Aspects of Their History» American Journal of Public Health 82 (2): 288-295..
- ↑ Garcia-Ballester, Luis. (1994). Practical medicine from Salerno to the Black Death. Cambridge: Cambridge Univ. Press.
- ↑ Ramsdell, Catherine. (2017-06-28). What can women do? pretty much anything In 'Wonder women'. PopMatters.. .
Artikulu hau Frantziako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |