Edukira joan

Izurtza

Koordenatuak: 43°09′18″N 2°38′20″W / 43.155°N 2.6388888888889°W / 43.155; -2.6388888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izurtza
 Bizkaia, Euskal Herria
Izurtzako udaletxea.

Izurtzako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Izurtza
AlkateaOihana Irastorza (EH Bildu)
Posta kodea48213
INE kodea48050
Herritarraizurtzar
Kokapena
Koordenatuak43°09′18″N 2°38′20″W / 43.155°N 2.6388888888889°W / 43.155; -2.6388888888889
Map
Azalera4,34 km²
Garaiera210 metro
Distantzia32 km Bilbora
Demografia
Biztanleria227 (2023)
17 (2022)
alt_left 96 (B,3) (p) 159 alt_right
Dentsitatea0,52 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,08
Zahartze tasa[1]% 20,35
Ugalkortasun tasa[1]‰ 20,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,93 (2011)
Genero desoreka[1]% -4,23 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,13 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,26 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 58.92 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.izurtza.net/

Izurtza Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri txiki bat da, Durangaldea eskualdekoa. 251 biztanle zituen 2016. urtean.

Izurtza Mugarra eta Untzillatx mendien artean dago, Mañaria ibaiaren ertzean. Durangotik Gasteiza doan BI-623 errepideak herria zeharkatu egiten du Urkiola mendateko norabidean. Mañaria ibaia Urkiolamendin jaio, Izurtza zeharkatu eta Durangoraino heltzen da Ibaizabal ibaian amaitzeko. Horrez gain, mendietatik behera datozen hainbat errekasto daude.

Izurtza erdiguneaz gain, inguruko mendietan baserriz osaturiko auzo sakabanatuak daude: Etxano, Ortuzar, Bitaño. Izurtzak Durangorekin egiten du muga iparraldean, Mañariarekin hegoaldean, eta Abadiñorekin ekialdean.

Bizkaiko elizate askorekin gertatu bezala, Izurtza sortu zeneko data zehatza ezezaguna da. Etxaburu dorretxea da herriko eraikinik garrantzitsuena eta ezagunena.

Kondairak dioenaren arabera, Etxaburu dorretxearen eraikitzea, Antonio Pio enperadore erromatarrak agindu zuen. Dorretxe hori elizateko armarrian agertzen den dorretxe bera da, eta eraikina kobazulo bat daukan haitz baten gainean kokatzen da. Antza, kobazulo horretan, herriko biztanle guztiak mehatxatzen zituen basurde arriskutsu bat bizi zen, baina Etxaburuko jaunak basurdea hil egin zuen bere txakurren laguntzaz. Ekintza horren omenez, bertan bere etxea eraiki zuen.

Izurtza Durangoko merindadeko herria da eta 11. jesarlekua izan zuen Gerediagako juntetxean. 1427. eta 1443. urteen artean herriaren mugak ezarri ziren, eta horrek Durango eta Mañariarekin liskarrak sortu zizkion.

Nekazaritza izan da beti Izurtzaren jarduera ekonomiko nagusia eta Bizkaiko beste udalerri batzuek ez bezala, Izurtzak ez du XX. mendean biztanleria beherakada nabarmenik izan, Durango industria gune garrantzitsuaren ondoan kokatuta egoteagatik.

Hala ere,XX. mendeko hazkunde industriala dela eta, nekazaritza garrantzia galduz joan da, eta gaur egun industriaren osagarritzat har liteke. Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikietan biltzen da, eta ateratako produktuak inguruko merkatuetan saltzen dira. Horrez gain, zurgintzak ere badu bere garrantzia, inguruan dauden basoak direla eta.

Industria haranaren beheko aldean ezarri diren enpresetan garatu da, gehienbat ondoko Durangoren eragina dela eta. Industrialde horietan, herriko biztanle gehienek egiten dute lan. Hirugarren sektoreak garrantzi gutxi dauka,izan ere, herritarrentzako zerbitzu garrantzitsuenak Durango eta Bilbon ematen dira.

Izurtzako biztanleria
Izurtzako Goienengoa baserria.

Izurtzako alkatea EH Bildu koalizioko Lorea Muñoz Irasuegi da 2015eko udal hauteskundeez geroztik.

Izurtzako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 7
87 (% 61,27)
5 / 7
123 (% 65,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
3 / 7
55 (% 38,73)
2 / 7
62 (% 33,16)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Izurtza BI-623 errepideak zeharkatzen du, errepide hori Durangoraino ailegatzen da, bertan N-634 errepidea eta AP-8 autobidearekin bat egiten du.

Garraio publikoari dagokionez, Durango eta Izurtza arteko Bizkaibus zerbitzua bada, eta horrez gain, ALSA Continental autobus konpainiaren Durango eta Gasteiz arteko zerbitzuak geltokia dauka herrian. Batez beste sei-zortzi autobus daude egunean.

Izurtzako Jesus Uriarte[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Euskaldunen kopurua oso handia da, � ingurukoa. Herria UEMAko kide da.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzako jaiak irailaren 8an ospatzen dira, Ama Birjinaren omenez.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurtzak duela mende batzuetako baserriak eta dorretxeak ditu, lau baseliza eta eliza nagusi bat.

  • Etxaburu dorretxea; jatorri ezezagunekoa, Bizkaiko dorretxeen ezaugarri tipikoak ditu eta aditu batzuen ustetan erromatarren garaikoa izan liteke. Haitz huts baten gainean eraikia Gaztelako Enrique IV.a erregeak eraisteko agindua eman zuen bandoen gerratearen baitan. XVI. mendean berreraiki zuten.
  • Izurtza dorretxea edo Bekotorrea: hirigunean kokatua, Bizkaiko bi artzapezetako baten auzitegia izan zen.
  • Bariko San Nikolasen eliza; XVI. mende hasieran eraikitzen hasi zen Izurtza eta Etxaburuko jaunen aginduz. Estilo mudejarreko egurrezko korua dauka barruan. Gotikoko eta Errenazimenduko elementuak ditu.
  • Erdoitzako baseliza: hego-ekialdeari eta ipar-mendebaldeari begira dago, Bitaño auzora doan errepidearen ertzean, Bitañotik 500 bat metrora. Izurtzarrek Erdoitzako Ama Birjina deitzen diote, eta irailaren 8an jaia antolatzen da bertan.
  • Santo Tomas baseliza: hego-ekialde, ipar-mendebalderako orientazioa dauka, eta Etxano auzoan dago, urruneko gune batean. Laukizuzen itxurako nabe bakarreko eraikina da.
  • Arana jauregia: XIX. mendekoa da.

Izurtzar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Uriarte Barrutia, Jesus - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa