Edukira joan

Izan bedi argia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco de Holandaren interpretazioa, 1545.

"Izan bedi argia"[1] Hebreerazko יְהִי אוֹר (yehi 'or) esaldiaren euskarazko itzulpena da. Esaldi hau Torahko Hasiera 1:3 bertsetean aurki daiteke. Itun Zaharraren itzulpenean, grezierako γενηθήτω φῶς (genēthḗtō phôs) eta latineko fiat lux eta lux sit erabili dira.

Elizen Arteko Bibliaren euskarazko itzulpenaren arabera, kontakizuna honakoa da:

« 1 Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. 2 Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.

3 Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».

Eta izan zen argia.

4 Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: 5 argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.

»


Jatorria eta etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebrear Biblian esaldia יְהִי אוֹר‎ (yəhî ’ôr) da, bi hitzez osatua. יְהִי‎ (yəhî) "existitu/izan" aditzaren hirugarren pertsona maskulino singularraren forma jusiboa da, eta אוֹר‎ (’ôr) hitzak "argia" esan nahi du.

Koine grezierako Septuagintan esaldia "καὶ εἶπεν ὁ Θεός γενηθήτω φῶς καὶ ἐγένετο φῶς" — kaì eîpen ho Theós genēthḗtō phôs kaì egéneto phôs bezala itzuli zen. Γενηθήτω da γίγνομαι aditzaren forma inperatiboa, "izatera iritsi."

Latinezko lehen bertsioa Vetus Latinakoa da, eta bertan lux sit ("argia - utziozu izaten" edo "utzi argiari existitzen"), batzuetan erabili dena, baina ez dena itzulpen guztiz zehatza[2].

Vulgata bertsioan beste itzulpen bat ematen da: fiat lux. Esaldi osoa honakoa da: "dixitque Deus fiat lux et facta est lux" ("Eta Jainkoak esan zuen izan bedi argia, eta izan zen argia"). Fiat facio aditzaren ("egin") hirugarren petsona singular orainaldi pasibo subjuntiboa da[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Has 1:3
  2. (Ingelesez) Daily, The. «But what does it mean?» The Daily of the University of Washington (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).
  3. «Latin verb 'facio' conjugated» www.verbix.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]