Edukira joan

Ivan Lendl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Lendl

Bizitza
JaiotzaOstrava1960ko martxoaren 7a (64 urte)
Herrialdea Txekoslovakia  (1960 -  1992)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1992 -
BizilekuaGoshen
Familia
AitaJiří Lendl
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria, tenis entrenatzailea, arte bildumagilea eta golf-jokalaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g1068–242
Binaka i/g186–139
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (1983ko otsailaren 28a)
20 tennis doubles (en) Itzuli (1986ko maiatzaren 12a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua79 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm1961891 Edit the value on Wikidata

Ivan Lendl (Ostrava, Txekoslovakia, 1960) tenislari profesional ohia da. Jaiotzez txekiarra, 1992an estatubatuar herritartasuna hartu zuen.

1975ean hasi zen gazte-mailako nazioarteko txapelketa nagusietan jokatzen, eta bere mailako tenislari onena bilakatu zen 1978an. 1979an, profesionaletara igaro, eta, 1980an, zazpi txapelketa irabazi zituen.

Garaipen ugari erdietsi arren —izen handiko Volvo saria 1982an eta 1983an—, ez zuen Grand Slameko lehiaketarik irabazi, 1984ko Roland Garrosen John McEnroe mendean hartu zuen arte. 1985ean, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen, berriro ere McEnroe mendean hartuz, eta, hurrengo bi urteetan, Estatu Batuetako nahiz Frantziako lehiaketak irabazi zituen. Era berean, Australiako Irekia ere bi aldiz irabazi zuen, 1989an eta 1990ean.

Munduko tenislari onena izan zen 1985-1990 bitarteko hainbat alditan. Indar eta gaitasun fisikoagatik da ezaguna, edozein motatako pistetan moldatzen delako, belar gainean izan ezik; horrek eragotzi zion, hain zuzen, Wimbledongo Lehiaketa irabaztea. Jokalari garrantzitsua izan zen, halaber, 1980an Txekoslovakiak Davis Kopan lortutako lehen garaipenean. 1992an lortu zuen Estatu Batuetako hiritartasuna, eta 1994an utzi zion tenisean jokatzeari, sorbaldan zuen arazo batengatik.

2012aren hasieraz geroztik, Andy Murrayren entrenatzailea da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Lendl Aldatu lotura Wikidatan