Iturengo arotza
Iturengo arotza | |
---|---|
Mikel Laboaren musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Ekoizpen lekua | Ituren |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-kanta |
Hizkuntza | euskara |
Iturengo arotza euskal abesti herrikoia eta euskaldunon artean ospetsua da. Bere jatorria Nafarroako Ituren herrian du eta Erramun Joakin izeneko bertako arotz baten "akzioak" kontatzen ditu. Euskal Herri osoan zeharo hedatua dago, gaur egun denon artean ezaguna delarik.
Euskal musikari ugarik abesti herrikoi honen hainbat eta hainbat bertsio moldatu izan dituzte: Mikel Laboa, Oskorri
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin
santurik ez laiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.
Arotzak erran dio bere andreari:
-Urtu behar dinagu, ekarran santu hori.
-Gizona, hago isilik! Bekatu duk hori.
-Ez zionagu erranen sekulan inori.
Arotzak erran dio bere andreari:
-Begira zaion ongi joare multzoari
soinuan bilatu ta denak zeuden ongi,
salatu ez bagindu koinatak, Joana Mari...
Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte,
bertzenaz arotz horiek jakiten badute,
joareak eiteko urtuko zaituzte."
Elizako serorak, ermitauak ere,
bakoitza zeun tokitan egon zaitez erne,
bestela arotz horiek jakiten badute,
elizako santuak ihes joanen dire.