Itsas armada
Itxura
Itsas armada edo itsas gudarostea itsasoan borrokatzeko prestatutako gudaroste zatia da. Lur-armada eta aireko armadarekin batera Estatu bateko indar militarren multzoa osatzen du.
Itsas armadak gerraontziak erabiltzen ditu, bai eta ontzi anfibioak, itsasoz garraiatutako hegazkinak eta, herrialde batzuetan, itsasoz garraiatutako lur-indarrak, marineak kasu.
Estrategiaren ikuspuntutik, itsas armadaren papera herrialdearen kostaldetik baino haratago indarren proiekzioa da, tropak garraiatzeko eta itsas erreiak, beste itsas armadak eta portuak erasotzeko.