Istripu nuklear
Istripu nuklearra material errradiaktiboaren nahi gabeko isuria da, jendearengan eta ingurumenean kaltea eragiteko adinako arriskua duena. Istripu nuklearrak berauen larritasunaren arabera sailkatzen dira, INES eskalaren (International Nuclear Event Scale, euskaraz Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala) arabera.
Istripu nuklearra eta gorabehera nuklearra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INES eskalak 8 maila ditu. 0 mailakoa gertakariak ez du eraginik segurtasunean. 1 - 3 mailetako gertakariak gorabehera izenez deitzen dira, biztanleriarengan eta ingurugiroarengan ez dutelako eragin handirik. Hortik gorako mailek (4tik 7ra) istripu izena hartzen dute. Azkeneko mailaren larritasuna 1986ko apirilaren 26an Txernobilgo zentral nuklearrean gertatutako istripuaren parekoa da.
Istripu nuklear garrantzisuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiako istripu nabarmenenak honakoak izan dira:
- 1957, Mayak (Errusia, Sobietar Batasun ohia); 6. mailakoa.
- 1957, Windscale (Ingalaterra); 5. mailakoa.
- 1979, Three Mile Island (AEB); 5. mailakoa.
- 1986, Txernobil (Ukraina, Sobietar Batasun ohia); 7. mailakoa.
- 1999, Tokaimura (Japonia); 4. mailakoa.
- 2011, Fukushima (Japonia); 7. mailakoa
Istripuen aurrean hartu beharreko neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istripua izateko probabilitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala
- Txernobilgo istripu nuklearra
- Zentral nuklear
- Erradioaktibitate