Edukira joan

Issey Miyake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Issey Miyake

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak三宅 一生
JaiotzaHiroshima1938ko apirilaren 22a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaTokio2022ko abuztuaren 5a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kartzinoma hepatozelularra
Hezkuntza
HeziketaTama Art University (en) Itzuli 1963) : diseinu
Highschool in Japan (en) Itzuli
School of the Parisian Couture Union (en) Itzuli
lower secondary school in Japan (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmoda-diseinatzailea, diseinatzailea, enpresaburua eta perfumegilea
Jasotako sariak
isseymiyake.com
IMDB: nm0863377 Edit the value on Wikidata

Issey Miyake (japonierazko izena: 三宅 一生; Hiroshima, Japonia, 1938ko apirilaren 22a - Tokio, 2022ko abuztuaren 5a) moda diseinatzailea izan zen. Sortaldeko tradizioa, moda denboraz kanpoko, garbi eta eskultural batekin elkartu zuen, eta oihal zabalak erabili zituen, modu originalean, gorputzari mugimendu askatasuna uzteko.

Diseinu-ikasketak egin zituen Tamako Arte Unibertsitatean, eta 1965ean Parisa joan zen ikasketak sakontzera. 1966an Guy Laroche jostunari laguntzen hasi zitzaion, eta 1968an Givenchyren taldean hasi zen lanean. 1969an Geoffrey Beeneren New Yorkeko prêt-à-porter enpresa inportanteak estilista gisa kontratatu zuen, eta hurrengo urtean bere enpresa zabaldu zuen, Tokion.

1971n aurkeztu zuen lehen arropa-bilduma, New Yorken. Miyakek, Sartaldeko janzkera tradizionaletik urrunduz, oihal zati zuzenak aukeratu zituen (kimonoak egiteko erabiltzen dena bezalakoak), soilak eta lasaiak. Teknika horrek egungo janzkeraz gogoeta egiteko balio izan zuen. Artistaren aburuz, jantziak gorputzaren eta mugimenduaren askatasuna nabarmendu behar du, eta haren kalitate estetikoa ez datza hainbeste xehetasunean edo horniduran, nola formaren soiltasunean, asimetrikoa batzuetan, mugimendua errazteko. Gero, ehunen azterketari aplikatu zion ikuspegi hori, eta material berriak (plastikoa, ihi txirikordatua, paper koipeztatua) eta efektu berriak (tolesak, drapeatuak edo trokelatuak) erabili zituen, bai alkandora-blusetan nola beroki laukizuzenetan edo kimono jantzietan.

1975ean bere lehenengo denda zabaldu zuen Parisen, eta prêt-à-porter sareak ere sortu zituen, hala nola Issey Sport eta Plantation. 1980an Maurice Béjarten Casta Diva ballet obraren jantziak diseinatu zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Issey Miyake Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]