Isozaki Atea
Isozaki Atea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′57″N 2°55′44″W / 43.265833333333°N 2.9288888888889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2008 |
Inaugurazioa | 2008 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Arata Isozaki |
Dimentsioak | 83 () m |
6 | |
Isozaki Atea Bilboko etxebizitza-multzo bat da,Abandoko auzoko Uribitarten, bi dorre eta altuera txikiagoko beste hiru eraikinek osatzen dute. Egileak Arata Isozaki japoniar arkitektoa eta Iñaki Aurrekoetxea euskal herritar arkitektoa dira.
Proiektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isozaki Atea altxatzen den gunean "Depositu Frankoa" izeneko eraikina altxatu zuten 1920ko hamarkadan, Ricardo Bastida arkitektoak egina. Eraikina Bilboko portuaren jardueretarako erabili zen, baina 1970eko hamarkadan erabiltzeari utzi zitzaion. Bilboko udalak eraikinari irtenbide bat topatu nahian, proiektu bat onartu zuen. Proiektu haren arabera eraikinaren kanpoaldea mantendua izango zen, baina barrualdea eraitsi eta berriz eraikiko zen.
Obrak hasi eta urte eta erdi geroago, eraikuntzaz arduratzen zen enpresak porrot egin, eta proiektua bertan behera geratu zen. Eraikuntzak ondorengo urteetan abandonaturik jarraituko zuen, enpresa ezberdinek gune hartan zer egitea pentsatuta zeukan udaletxeari proposatzen zieten bitartean. Proposamen haietako batek, Argentaria bankuak egina, 200 metroko etxebizitza dorre bat proposatzen zuen, "Argentaria dorrea" delakoa. Udalak ez zuen onartu.
Isozaki Atea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arata Isozaki arkitektoaren proiektuaren lehen proposamenetik onartu zen arte hainbat aldakuntza jasan zituen. Hasieran 26 solairuetako bi dorre proposatzen zituen Bilboko Ertzilla kalearen hasieran kokaturik. Azkenik, 22 pisutara murriztu zen dorreen altuera. Proiektuak antzinako eraikinaren horma batzuk mantentzen zituen, dorre eta etxebizitza berriekin batera.
Dorreak etxe orratz askok bezala, altzairuzko jazenak ditu. Eraikuntzaren fatxadak, kristala eta harria batzen ditu. Dorreen behekaldean harri berde-grisa dago eta dorrearen gainerakoan gortina horma urdin iluna. Dorreen ondoan dauden eraikin txikiagoek adreilua eta harri berde-grisezko fatxadak dauzkate. Isozaki Atea konplexua orotara 254 etxebizitzaz osaturik dago eta 91 milioi euroko kostua izan zuen. Horrez gain, 3.753 metro karratu erabilpen komertziala dute, eta 1.360 metro karratuk bulego erabilpena.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorreen inguruan bizi diren bizilagunak elkarte bat osatu zuten proiektua ez eraikitzeko, baina azkenik auzitegietan galdu eta gero dorreen eraikuntzari ekin zitzaion. 2003ko udan 1980ko hamarkada bukaeran Depositu Frankoan eraikitako egituraren eraisketa hasi zen. Lurrazaleko solairuak bakarrik eraitsi ziren, lurpean eraikitako bost solairuak mantendu zirelarik.
Dorreen benetako eraikitze lanak ez ziren 2003ko urte bukaerararte hasiko. Guztira sei eraikuntza garabi erabili dituzte eraikin desberdinak altxatzeko. Lehenik altxatzen hasi zirena lehen dorrea izan zen eta ondoren bigarren dorrea. Lehen dorreak 2005eko martxoan eskuratu zuen altuera maximoa, 83 metroko altuera guztira. Bigarren dorreak bestetik 2005eko uztailean eskuratu zuen altuera maximoa.
Behin eraikuntza amaituta, hilabete batzuk beranduago, dorreen fatxada jartzen hasi ziren. Etxebizitza dorreak izan arren, bulego eraikinek izaten duten kristalezko horma dute dorreek. Horregatik, lehenik eta behin kristalezko xaflak jarriko ziren eusgailuak ipini zituzten. Behin eusgailuak jarrita, gortina horma jartzen hasi ziren. Lehen dorrean 2006ko otsailean eta bigarren dorrean 2006ko maiatzean.
Enpresak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkitektoak: Arata Isozaki eta Iñaki Aurrekoetxea
- Eraikuntza enpresak: Dragados eta Fonorte
- Higiezinen Agentzia: Fincas Abando
- Eraikuntza garabi hornitzailea: Jaso S.L.
- Gortina Horma: Fachadas Ligeras Rilova
- Porlana: Hormigones Vascos S.A.
- Ingeniaritza estrukturala: Robert Brufau y Asociados
- Zimendatzea: Cimentaciones Abando
- Harriaren hornitzailea: Dolcestone, Grupo Jorge Fernandez
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Isozaki Ateko 1. dorrearen egoera 2004ko urrian.
-
Isozaki Ateko 2. dorrearen egoera 2005eko ekainean.
-
Isozaki Dorreak, Campo Volantinetik ikusiak, 2006ko urrian.
-
Isozaki Dorreak 2009ko urrian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- (Ingelesez) Isozaki dorreen argazkiak
Aurrekoa Unzaga Dorrea |
Euskal Herriko etxebizitza eraikinik garaiena 2007tik 2014ra |
Ondorengoa Garellano dorreak |