Isobaro
Itxura
Isobaroak masa-zenbaki (A) bera baina atomo-zenbaki (Z) eta neutroi kopuru (N) ezberdinak dituzten nukleo atomikoak dira.[1] Hau da, nukleoi kopuru bera dute baina protoi eta neutroi kopuru ezberdinak.[2] Adibidez, hidrogeno-3 eta helio-3 atomoek nukleoi kopuru bera dute (A = 3), baina hidrogeno-3 atomoak protoi bat eta bi neutroi ditu (Z = 1, N = 2) eta helio-3 atomoak aldiz bi protoi eta neutroi bat (Z = 2, N = 1).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ IUPAC. Compendium of Chemical Terminology, 2nd ed. (the "Gold Book"). Compiled by A. D. McNaught and A. Wilkinson. Blackwell Scientific Publications, Oxford (1997). Online version (2019-) created by S. J. Chalk. ISBN 0-9678550-9-8. https://doi.org/10.1351/goldbook.
- ↑ (Ingelesez) Isobars. nuclear-power.com.