Islamiar Magrebeko Al Kaida (2002 eta 2007 artean Predikazio eta Borrokarako Talde Salafista) Talde Salafista Askea (TSA)
Maroko :
Marokoko Predikazio eta Borrokarako Taldea Marokoko Islamiar Frontea Marokoko Islamiar Borrokarako Taldea (MIBT) Tunisia :Tunisiako Borrokarako Taldea Tunisiako Islamiar Borrokarako Taldea (TIBT) El Jabha El Islamiya Ettounsia
2002 urtetik aurrera Ipar Afrikan indarrean dagoen islamdarinsurjentzia zenbait islamdar erakunde eta talde erradikalek ArgeliakoIslamiar Talde Armatuaren jardueraren gainbeherarekin batera abiarazitako borroka armatua da, bereziki Argelian, Malin, Mauritania eta Marokon eta bereziki herrialde horietako Saharako eskualdeetan. Hasiera batean, GSPC (Groupe Salafiste pour la Prédication et le Combat) erakundearen eskutik antolatutako insurjentzia izan zen, gerora Islamiar Magrebeko Al Kaida bilakatuko zena. Erakunde horren inguruan, beste zenbait talde bildu ziren insurjentziara (MUJAO eta Ansar Dine, esaterako). Insurjentzia horren ohiko ekintzak izan dira Mendebaldeko herrialdeetako atzerritarren bahiketak eta Magreb eta Sahelgo herrialdeetako segurtasun-indarren aurkako atentatuak. Bahituak aske uztearen trukean eskuraturiko dirutzak eta droga eta pertsonen trafikoa izan dira talde horien finantza-iturriak. 2012 urtean, talde horiek Mali iparraldeko eskualde osoa bereganatu eta xaria inposatu zuten. 2013ko urtarrilean, Frantziak talde horien aurkako operazio militar zabala burutu zuen.