Isabella Löwengrip
Isabella Löwengrip | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Isabella Desirée Löwengrip Rydberg |
Jaiotza | Järfälla församling, 1990eko urriaren 21a (34 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Lidingö |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Jensen education (en) |
Hizkuntzak | suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, idazlea, kazetaria eta blogaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
isabellalowengrip.se | |
Isabella Desirée Löwengrip, Blondinbella izengoitiaz ere ezaguna, (Järfälla, 1990eko urriaren 21a) suediar enpresaburu, idazle eta blogaria da[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean jaio zen Järfällan. Stockholmgo Jensen Gymnasium Norran ikasi zuen. Bigarren hezkuntzan ari zela, politikoki aktiboa izan zen Suediako Alderdi Moderatuaren gazte erakundean. Gero Alderdi Moderatua utzi zuen[3].
2005eko irailean, 14 urte zituela, Blondinbella bloga sortu zuen eta Suediako lehen influencerretako bat bihurtu zen[4]. 2010ean Blondinbella.se Suediako blog pribaturik handiena izan zen eta Löwengrip urteko saregile izendatu zuten. Gaur egun Löwengripek Eskandinaviako herrialdeetako blogik handiena du hilabetean milioi bat bisitari baino gehiago ditu[5].
2007an, 16 urte zituela, Löwengripek bere lehen enpresa sortu zuen, Bellme AB. Orduz geroztik Egoboost aldizkariko zuzendaria eta Vj1890-ko kontseiluko presidentea izan zen[6], Orion filmean antzeztu zuen[7] eta entretenimendu-programa batzuetan parte hartu zuen[8][9].
2008an, Let's Dance izeneko telebista saioan parte hartu zuen lehiakide ospetsuetako bat bezala[10]. 2009an New Yorkeko MTV Video Music Awardsen elkarrizketatzailea izan zen[11].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko abuztuaren 31n, Odd Spångbergekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten, Gillis eta Sally[12]. 2017ko maiatzaren 11n, Löwengripek dibortziatzen ari zela iragarri zuen blogean[13].
2018ko urrian, Skavlan telebistako saioan egindako elkarrizketa batean, Löwengripek esan zuen arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua eta Asperger sindromea (autismo mota bat) diagnostikatu zizkiotela[14].
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egoboost!: Blondinbellas överlevnadsguide för unga tjejer (2010)
- Isabellas hemligheter: så tog jag huvudrollen i mitt eget liv (2012)
- Economista: ta makten över din ekonomi och få ett roligare liv (Pingis Hadeniusekin batera, 2013)
- Babyboost!: ett plus ett blir tre (2014)
- #Aktiedrottning: den enkla vägen till att få pengarna att växa (medan du sover) (Pingis Hadenius eta Linda Newnhamekin batera, 2017)
- Isabella (Rebecka Edgren Aldénekin batera, 2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Suedieraz) «Isabella Löwengrip» Kvinnliga Talare (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Schori, Martin. «Så mycket kostar ett inlägg hos Blondinbella» Dagensmedia 2008-09-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-08-20) (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Hjortman, Emma. «"Blondinbella" överger Moderaterna: "Arg"» Expressen 2015-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Fahl, Hanna. «”Folks åsikter om flyktingar skrämmer mig oerhört”» Dagens Nyheter 2015-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Nilsson, Linda-Marie. «Blondinbella – så blev hon en av de största» Expresen 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) «Isabella Löwengrip lämnar styrelseuppdrag» Dagens Industri 2014-08-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) «Orion (2013)» Svensk Filmdatabas (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Rosén, Eric. «Blondinbella blir Malous nya sidekick» Nyheter24 2011-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Collin, Malin. «Blondinbella får live- sänd tv-show på nätet» Aftonbladet 2011-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Widman, Linda; Sjöling, Erika. «”Vi ville ju vinna det här”» Aftonbladet 2009-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Sundberg, Marit. «Blondinbella blir reporter på MTV-gala» Expressen 2009-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) Malmlöf, Emma. «Blondinbella har blivit mamma - fick en dotter» Expressen 2015-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
- ↑ (Suedieraz) «Skilda vägar» Isabella Löwengrip 2017-05-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-08-20) (Noiz kontsultatua: 2017-06-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Suedieraz) «Programmet med Isabella Löwengrip och David Guetta» SVT 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from maiatza 2024
- 1990eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Suediako enpresaburuak
- Emakume enpresaburuak
- Suediako idazleak
- Suedierazko idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Emakume blogariak
- Idazle autistak
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonak